Erosi

Lotura hau jarraituz liburu bat erosten duzun bakoitzean, Euskonews argitaratzeko sostengua ematen duzu. Erosketa amazon.es webgunean egiten da.

Su haietatik ke hauek

Egilea: Iñaki Petxarroman
Argitaletxea: Txalaparta, 2012
Orrialde kopurua: 142
ISBN: 978-84-1531-343-4

Ezaugarriak: «Nork esan behar zigun, herri honetan gertatu diren guztiak gertatuta, azkenean hondakinak izango zirela herrialde honetako eztabaidagai nagusia?». EAJko bozeramaile baten hitz horiek hiritar askoren buruan ibili dira azkenaldian. Baina gaur egun Gipuzkoan hondakinen inguruan dagoen gatazkak erro sakonak ditu; izan ere, 2002an Gipuzkoan errauste plantak egiteko lerratu ziren interes politiko eta ekonomikoekin herritarrek izan duten talka dago egoeraren oinarrian. Alegia, errauste plantak eraiki behar zirela erabaki zuenak ez zuen pentsatuko hondakinak gutxitu, berrerabili, konpostatu eta birziklatzeko mugimendu bat sortuko zela Gipuzkoan, zero zabor mugimendua.Gatazka honen gaineko begirada pribilegiatua izan du Iñaki Petxarromanek, kazetari gisa hasiera-hasieratik jarraitu baititu errauste plantak egiteko proiek- tuen gaineko gorabehera guztiak, lehen eskutik jasotako informazioarekin sarri. Orain, informazio hori antolatu eta irakurlearen esku utzi du errealitatea ulertzeko gako guztiak izan ditzan.

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia