Jean de Jaurgain historialaria eta euskal literaturaren kritikaria 1920ko martxoaren 18an zendu zen Ziburun

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Jean de Jaurgain

Jean de Jaurgain.

1870ean gerra franko-prusiarrean parte hartu zuen. Haren oroigarri, estimu handitan zuen gurutze bat gordetzen zuen. Bigarren karlistadan Nafarroara igorri zuten, Pariseko egunkari garrantzitsu bateko korrespontsal modura. Autodidakta izan zen eta ezagutza berriak baitaratzeko gogo bizia izaten zuen. Hala, Iruñean egindako egonaldia (1875, 1876 eta 1891) hiriko artxibategiak miatzeko baliatu zuen. Miaketa-lan hori baliagarri izan zitzaion etorkizunean burutuko zuen lanaren oinarri gisa. Itzuleran, ikerketa-lanarekin jarraitu zuen buru-belarri. Modu horretan, ezagutza sakonak baitaratu zituen historia eta heraldika arloan.
Bere erudizio-lanetan, beste gauza batzuen artean, Arsioko Kartularioa ez zela benetakoa frogatu zuen eta San Leonen (Baionako gotzaina) elezahar herrikoiaren aurka azaldu zen. Historiaren Errege Akademiako urgazle izendatu zuten eta Euskaltzaleen biltzarreko presidente ere izan zen. Hil aurretik adopzioan hartutako semeari (M. Renaud d’Elissagaray de Jaurgain Frantziako diputatu ohia) gutuna idatzi zion. Bertan, inprimaki eta eskuizkribuen bilduma hari uzteaz gain, haiei eman beharreko erabilerari zegozkion argibideak azaldu zizkion. Bera hil eta 30 urte igaro arte berak idatzitako ezer ez argitaratzeko agindua eman zuen.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia