Joxe Migel Iztueta, Lazkao-Txiki, 1993ko apirilaren 3an zendu zen

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia eta Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Joxe Migel Iztueta

Joxe Migel Iztueta, Lazkao-Txiki.

Bertsolaria. Lazkaoko Abaliñea baserrian jaioa. 1943. urtean parte hartu zuen lehenengo aldiz jendaurreko saio batean. San Prudentzio baselizaren aurrean izan zen, eta Baserri eta Saiburu izan zituen bertso lagun. Ordutik aurrera ezin konta ahal saiotan parte hartu zuen Lazkao-Txikik. Gipuzkoako txapeldun izatera iritsi zen (1964), eta Euskal Herriko Txapelketan bigarren atera zen Uztapideren atzetik (1965). Euskal Herriko bertsolari ezagunenetako bat izan da; haren ezaugarri nagusiak ziren umorea, alde batetik, eta lirikotasuna bestetik. Omenaldi bero bat eskaini zitzaion Donostian 1976 urtean. Azken bertsoa 1993ko urtarrilean kantatu zuen. Hurrengo egunean, ebakuntza bat egin behar zioten Donostiako Poliklinikan eta han anestesistari esan zion: Zuk jarriko nauzu lotan, baina bihar esnatzeko zeinek jarriko dit despertadorea?.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia