Elias Salaberria pintorea 1883ko apirilaren 16an jaio zen Lezon

Fuente: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Elias Salaberria

Elias Salaberria.

1897an Elias gaztea elizmutila zen bere herriko elizan. Eusebio Pildain Lezoko apaizak Cubaseko markesari mutilaren artezia erakutsi zion eta honek dirulaguntza eman zion ikasketak burutzeko. Donostian hasi zen ikasten eta hamabost urte baino ez zituelarik, egunero 18 bat kilometro egiten zituen oinez. Izaeraz herabea zen.

Bi urte geroago, Madrilgo Arte Ederretako eskolan egin zituen pintura ikasketak. Parisen maisu frantsesekin ikasi zuen, Milletek zeharo hunkitu zuen. Sari ugari jaso zituen. Lan nagusiak: ¿Quién? (1906), Tú, primero (1908), Layadores (1908), La Procesión del Corpus en Lezo (1912), Gu (1916) eta La vuelta de Elcano (1922). Madrilen hil zen 1952ko uztailaren 16an, lanean ziharduela istripu bat jasan ondoren.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia