Erosi

Lotura hau jarraituz liburu bat erosten duzun bakoitzean, Euskonews argitaratzeko sostengua ematen duzu. Erosketa amazon.es webgunean egiten da.

Enbataren zirimolan

Egilea: Daniel Landart
Argitaratzaileak: Elkar, 2013
Orrialde kopurua: 260
ISBN: 978-84-9027-063-9

Ezaugarriak: Ahularen indarra lehenbiziko liburukian laborari seme eta eskulangile baten oroitzapenak xeheki aipaturik, bigarren honetan Daniel Landart baxenabartar-lapurtarrak beste bi zati luze eskaintzen dizkigu abertzaletasuna eta euskalgintza argitan ezarriz.

Gazte-gazterik Enbata mugimenduan sarturik, hamar urteko militantziaren berri ematen digu (1965-1974), gertakari hunkigarri eta bortitz batzurekin batera anekdota arin andana bat kontatuz. Garai hartako giro orokorra nolakoa zen, Aberri Egunak, hauteskundeak, abertzaleen arteko zatiketak, manifestaldiak, euskal iheslari politikoen eragina, debekuak, beldurrak eta itxaropenak; baita ere ogibidez euskal kulturgintzan iragan zituen hogeita bost urteak, horiek oro aurkituko dituzue liburu honetan.

Euskaltzalea zatian aldiz, Daniel Landart mintzo zaigu hain gogokoak dituen antzerkiaz, bertsolaritzaz eta literaturaz.

Liburuan zehar, sekulako izen-deiturak agertzen dira, gehienak liburu honen idazleak pertsonalki ezagutu dituenak: “Horietarik bakar batzuk baizik ez dira herritarren memorian geldituko, baina bakoitzak merezi zuen aipatua izatea, ekarpen ttipienak berak, osatzen eta handitzen baitu Euskal Herriko historia”.

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia