Fuente: Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Pablo Pedro de Astarloa.
Gasteizen eta Oñatin egin zituen apaiz ikasketak eta ospe handia irabazi zuen Durangaldean, euskaraz emandako sermoiak zirela eta. 1800 urtean, Humboldt filologo alemanak euskal gaietan laguntzaile izateko aukeratu zuen. 1803an “Apología de la Lengua Bascongada o ensayo crítico filosófico de su perfección y antigüedad sobre todas las que se conocen” izeneko obra argitaratu zuen, Larramediren ondorengo lehen apologia lana, euskara gizadiaren lehen hizkuntzatzat hartuz. Obra ugari idatzi zituen Astarloak baina bakarra argitaratu zen ondoko urteetan “Discursos filosóficos sobre la lengua bascongada”, 1883an. Gure egunetara iritsi ez den Gramatika baten egilea, Astarloak modu arrazional eta erraz batez argitu zuen euskal aditzaren nondik norakoa, Humboldten esanetan. Oinarririk gabeko etimologismoak harrapatuta ordea, euskeraren nagusitasuna bide horretatik frogatu nahi izan zuen; horretan, eragin handia izan zuen Azkue eta Arana Goirirengan. Madrilen zendu zen 1806ko ekainaren 2an.