1942ko irailaren 9an hil zen Frantziako Tolosan Raimundo Olavide idazle arabarra

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Raimundo Olavide

Raimundo Olavide.

Batxilergo ikasketak Urduñako Jesuiten ikastetxean (Bizkaia) hasi zituen 1880an eta lau urte beranduago Loiolako nobiziotzan sartu zen. 1894-1899 bitartean irakasle modura aritu zen Ordenako hainbat ikastetxetan: Valladoliden, Salamancan, Oñan eta Gijonen. 1896an, 27 urte zituela, euskara ikasteari ekin zion, ez baitzuen ezagutzen. Teologia ikasketekin jarraitu zuen eta Oñan apaiztu zen (1904). 1906an Filosofia eta Letren lizentziatura eskuratu zuen Salamancako Unibertsitatean; ondoren irakasle jardunarekin eta euskara ikasten jarraitu zuen.

Oñatin egindako Eusko Ikaskuntzen I Kongresuan parte hartu zuen (1918) eta hurrengo urtean, euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak. 1920an Kristo’ren Antzbidea agertu zen Donostian, Kempisaren bederatzigarren itzulpena. 1921ean bi lan garrantzitsutan murgildu zen: Giza-gogoa eta Bibliaren itzulpena. 1931n Itun-Berria argitaratu zuen Bilbon. Urtebete geroago, Arantzazuko Frantziskotarren Komentuan harrera hartu zuen gobernuaren aginduz Jesusen Konpainia desegin zenean. 1937an bonbardaketa gertatu zenean, Gernikan zen Olavide. 1937-1942 bitartean Bibliaren itzulpen zuzena amaitu zuen Tolosako (Frantzia) Sortzez Garbiaren ikastetxean erbesteraturik bizi zela.

1958an bere lan bikainena argitaratu zen Bilbon: Itun Zar eta Berria. 1959ko martxoaren 15ean lehen aldiz omenaldia egin zitzaion Gasteizen.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia