Felix Markiegi olerkaria Deban jaio zen 1905. urteko irailaren 23an

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Felix Markiegi

Felix Markiegi.

Gipuzkoar olerkari eta antzerkigilea Comillasen egin zituen eliz ikasketak eta 1930ean apaiz egin zen. Argentinara jo zuen Espainiako gerra zibila hasi zenean. Argia, Yakintza eta Buenos Airesko Euzko Deya agerkarietan idatzi zuen. Seme Ondatzaillea da Markiegiren antzerkilan nagusia, hitz neurtuz egina eta Antzerti aldizkarian argitaratu zutena, 1936an. Harenak dira, halaber, Eukaristiaren martiri, antzerkia eta Ama onaren abestia (1959), Jaunaren ots biguña (1959) eta Otoitza (1959) olerkiak.

Bahia Blancan (Argentina) hil zen 1946an 41 urte zituela.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia