Gerardo Armesto Hernando, pintore garaikidea, Lazkaon jaio zen 1919ko urriaren 19an

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Los camineros de Sobr?n, Gerardo Armesto Hernandoren olioa

Los camineros de Sobrón, Gerardo Armesto Hernandoren olioa.

Gerraosteko artista arabarren lehen belaunaldikoa izan zen. Gasteizen bizi zen 1946tik zendu zen arte. Haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztaroa Ordizian, Tolosan eta Donostian pasa zituen. Loma Somera Santanderreko udalerrian ere bolada laburra pasa zuen, gaixotasun arin batetik sendatzen.

Donostian Carlos Lindnerren optikan hasi zen ikasle gisa; aldi berean, Vicente Cobreros Urangaren akademian ikasketa artistikoak egin zituen. Gerra Zibila bukatu ondoren, San Telmo Museoan prestatu zen gela batera maiz joaten zen, eta han Donostiako beste gazte batzuekin elkartzen zen, marrazteko. Gipuzkoako Artista Gazteen XIII. eta XIV. Erakusketetan parte hartu zuen, eta Madrilgo Arte Nazionalerako Probintzia Erakusketan parte hartu zuen (1943ko irailean). Halaber, Diario Vasco egunkarirako marrazkiak eta karikaturak egin zituen. 1946tik behin betiko bizi zen Gasteizen, eta Dato kalean Cali optika zuzentzen zuen.

1953ko uztailean Parisera bidaiatu zuen Enrique Suarez Albarekin eta Angel Morazarekin. Hiru pintoreek osatu zuten 1956an Arabako Pintoreen Pajarita Taldea, Enrique Pichotekin eta Jose Miguel Jimeno Mateorekin. Hasierako etapa hartan taldea banatu egin zen, hain zuzen ere Armesto bat-batean eta ustekabean hil zelako.

Gerardo Armesto sormen esparru desberdinetan mugitu zen arren, lan gehienak paisaia eta bodegoi generoetan egin zituen. Aldiz gai erlijiosoz landutako obrak ez dira horrenbeste ezagutzen, batez ere lo-galtzeetan osatu zituenak. Itxura sinbolikoko pintura mota batean ere zenbait lan osatu zituen, tarteka. Margolanak, oro har, formatu txikikoak dira. Euskarri gisa tablex eta kartoi lodia erabili zituen.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia