Ildefonso Gurruchaga, gipuzkoar historiagile eta abokatua, 1974ko abenduaren 3an zendu zen

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Ildefonso Gurruchaga

Ildefonso Gurruchaga.

Azpeitian jaioa 1902an. Deustuko unibertsitatean egin zituen zuzenbide ikasketak. Euskadiko fiskal nagusia (1937), Cuidad Real eta Alicanteko magistratua (1937) eta Tarragonako Entzutegiko presidentea izan zen 1938 eta 1939 bitarteko urteetan. Gerra Zibila amaitutakoan Argentinara jo zuen eta Euzko Deia agerkariko administrazio lanak bete zituen han. Boletín Americano de Estudios Vascos, Euzko Deia eta Tierra Vasca aldizkarietan eman zituen argitara bere lan aipagarrienak, Buenos Airesen denak. Harenak dira Fontes Vasconiae eta Las guerras carlistas del siglo XIX y su significado en la historia vasca obrak.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia