Herensuge gorriaren urtea

Egilea: Eneko Aizpurua
Argitaletxea: Erein, 2013
Orrialde kopurua: 164
ISBN: 978-84-9746-854-1

Ezaugarriak: Lapurretak, iruzurrak eta erasoak nabarmen ugaritu dira aspaldi honetan eskualdean eta horrek haserrea eragin du herritarren artean. Dirua ebasteko asmoarekin egin den gazte baten bahiketa izan da edalontzia gainezka eginarazi duen tanta.

Herritarrak kalera atera dira segurtasun ezagatik protestaka. Hori gutxi balitz, badirudi baten batzuk hitzetatik ekintzetara pasatu eta justizia beren kabuz egin nahian hasi direla. Beasaingo errumaniar ijito baten etxeari su eman diote, eta gaztea leku ezezagunean dago harrezkero. Gertaeren tokian pintada arrazistak agertu dira, “Benetako Euskaldunak” izeneko talde misteriotsu batek sinatuak.

Ikerketa-lanak ezustekoz eta arriskuz betetako eremu ilun eta labainkor batean barneraraziko du Mikel Egileor, egunkaritik kaleratu zutenetik, freelancee moduan ari dena lanean bizimodua ozta-ozta atera beharrez.

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia