Izaskun Artetxe García / Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Sustapen Ekonomia Sailburua

"Gure jarduera ekintzailearen tasak gora egin du krisia bada ere"

Josemari VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA

Lagundu

Jatorrizko bertsioaren itzulpen laburtua

Orokorrean, euskal industriaren egoera latza bizi dugun une honetan, Orkestrak eta Eusko Ikaskuntzak bultzatutako jarduera ekintzailearen inguruko urteroko txostenean, bigarren urtez eta % 4,4era iritsiz, jarduerak gora egiten duela entzuteak harritzen du. Enpresa eszenatoki berri baten bila goazela esan nahi al du honek?

Bizkaiko industriak, eta euskal industriak orokorrean, denbora luzean lanean jardun da berrikuntzan, balio erantsi handiagoa duten proiektu berrietan, hauek merkatu gune berrietan sartzeko aukerak hobetzean oinarritutako eszenatoki baten bila. Enpresa guztiek ez dituzte aurrerakuntza berdinak lortu, eta egun bizi dugun krisiaren sakontasun nahiz iraunkortasunak guztiz mugatu du prozesu hau. Hala ere, krisia bera ere izan da pertsona nahiz enpresa ezberdinak enpresa-proiektu berriak martxan jartzearen bultzazileetariko bat.

Etxetresna elektrikoen inguruan lanean ari diren enpresak hilzorian daudela esan genezake. Duela urte batzuk ontzigintza eta altzairu fabrikak ia osotasunean desagertu ziren. Eszenatoki berri baten aurrean aurkitzen garela esan dezakegu?

Egungo egoera ikusirik, lehiakortasunak etengabeko ebaluazio eskatzen du eta garai batean izandako arrakastak, etorkizunean gertatuko dena ziurtatzen ez duela ikasten ari gara. Hala ere, gure ekonomian oso garrantzitsuak diren zenbait sektorek, automobilgintzak adibidez, egoera ezberdinetara moldatzeko gai dela erakusten digu, gure lurraldean finkatuz, bai orain eta baita etorkizunari begira ere. Helburu hau lortu ahal izateko enpresek beti izango dute Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza. Honen adibide dira AIC Fundazioa (Automotive Intelligence Center), jada hirugarren fasean lanean jardun delarik, edo ta hurrengo urterako Eusko Jaurlaritzarekin batera eta Euskadiko aeronautikaren nahiz automozio eta makina herramintaren inguruko enpresa eta industrien laguntzaz aurreikusitako Sektore Anitzeko Fabrikazio Zentru Aitzindari baten irekitzea. Industri-lehiakortasuna handitzea posible egingo duten prototipo berritzaileak sortu ahal izango dituzten proiektuak hain zuzen ere.

Zeintzuk izango dira beraz bere enpresa-ideia garatu nahi duen ekintzaile baten aukerak?

Nahiz eta askotan momentuan bizi den egoera latza ezagutzera ematen den arren, eta hauek ekintzaile izateko aukerak murrizten dituela pentsatu arren, GEM 2012 (Global Entrepreneurship Monitor) txostenak emandako datuak aztertzen baditugu, datu positiboak ere aurkitzen ditugu. Txostenak dioen bezala, datu hauek baikor izateko aukera ematen digute, momento honetan ekintzaile izatera animatzen den pertsona baten aurrean: enpresa-ekintza bat aurrera eramatera animatutako beste hainbat pertsona azaltzen den eszenatoki baten aurrean aurkitzen da, eta hau dela eta, krisi egoera bizi arren, ekintzaileen jarduera tasa ere handitu egin da; Nazioarteko joera duten proiektu berriak eta produktu edo merkatuetan berrikuntzak aurkezten dituzten proiektuekin topo egiteko aukera du. Gainera, ekintzaileak inbertsore pribatuek eskeinitako baliabideak eskuratzeko aukera gehiago izango du, eta Euskal Ekonomi-erkidegoan Europa mailako inbertsio informala handienetarikoa duen lurraldea dela egiaztatu ahalko du.

Lagundu

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
laguntza

Izaskun Artetxe García (Bilbao, 1960)

Formakuntza akademikoa:
Ekonomia eta Enpresa Zientziatan Lizentziatua, EHU-UPV; Ogasun eta Finantza Pubikoetan Master Unibertsitarioa, Sektore Publikoan espezialitatea; Enpresa-lehiakortasun eta Eskualde-garapen (CCEDR)  Ikastaroa ;  Lurralde Antolamendu nahiz Kudeaketa Ikastaroa.

Jarduera profesionala:
– Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Sailean Ekonomialaria, 1984-2003 urte bitartean kargu nahiz buruzagitza ezberdinak izanik.
– Ahaldunaren Bulegoko Ekonomia Idazkaritza Teknikoa (2003-2007).
– Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenerako Diputatua (2007-2009).
– Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Lehiakortasun Saileko Zuzendaria (2009-2011).
– Bizkaiko Foru Aldundiko Enpresa-sustapenerako Zerbitzu Buru (2011 ezkero).
Elkarte Foraletan, Gune Teknologikoetako Patronatuetan, Elkarteetako zuzendari-batzordeetan eta  Erakundeen arteko Batzordeetan, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari.

Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia