Egilea: Iñaki Lasagabaster Herrarte (koord.)
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013
Orrialde kopurua: 306
ISBN: 978-84-9860-766-6
Ezaugarriak: Lan honen helburua da irakurlea oso denbora laburrean garrantzia
handia hartu duen arazo batera hurreratzea, hain zuzen ere, gure planetaren
jasangarritasunera. Gaur egun, ingurumena babestea, gizakia ondasun
naturalak aprobetxatzean egiten ari den gehiegikerien ondorioz
Lurra bere horretan agor daitekeela ikustea, lehen mailako ardura bilakatzeaz
gain, gizakien eta naturaren arteko harremana ulertzeko modu
berri bat behar dela ikusteko ardatz bihurtu da eta horrek berarekin dakar
ezinbestean sistema kapitalista dei daitekeen hori aldatzea. Unibertsitateak
lan honekin lortu nahi izan duena, egileek ahal izan duten heinean,
zera izan da: interesa duten pertsonengana ezinbestean partzialak
eta puntualak diren hausnarketa labur batzuk hurbiltzea, ingurumenaren
jasangarritasunak elkarrengandik hain desberdinak diren Zuzenbidea,
Arkitektura, Hizkuntzalaritza, Soziologia edo Kimika bezalako
gaiak ulertzeko duen garrantziari buruz. Horrela, jasangarritasunari buruzko
zeharkako hausnarketa bat egin nahi izan da, aurki bestelako bilakaera
izango duena, ezagutza zientifikoa gizartera hurbiltzeko.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria