Bero- eta masa- transferentzia
Hurbilketa praktikoa

Egilea: Yunus A. Çengel
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013
Orrialde kopurua: 932
ISBN: 978-84-9860-795-6

Ezaugarriak: Bero- eta masa-transferentzia energia termikoaren transferentzia- abiaduraz arduratzen den oinarrizko zientzia da. Aplikazio-eremu zabala du: sistema biologikoetatik hasi eta etxetresna arruntetara, etxebizitza- eta merkataritzaeraikinetara, prozesu industrialetara, gailu elektronikoetara nahiz elikagaien industriara. Jotzen da ikasleek kalkuluak egiteko eta fisikako oinarri egokiak dituztela. Komeni da termodinamikako, fluidoen mekanikako eta ekuazio diferentzialeko oinarrizko mailak gaindituta izatea bero-transferentziari ekin aurretik. Nolanahi ere, gai horien kontzeptu garrantzitsuen sarrera egin da eta errepasatu dira liburu honetan, beharrezkoa izan den neurrian.

Liburu hau ingeniaritza-ikasketetako lehen edo bigarren mailako ikasleentzat sortu da, eta erreferentzia-liburu bat izan nahi du lanean diharduten ingeniarientzat. Hauek dira testu honen helburuak:

- Bero-transferentziaren oinarrizko printzipioak azaltzea.
- Mundu errealeko ingeniaritza-adibide ugari ematea, ikasleek ikus dezaten nola aplikatzen den bero-transferentzia ingeniaritza praktikoan.
- Bero-transferentziaren ulermen intuitibo bat garatzea, fisika eta argudio fisikoak nabarmenduz.

Espero dugu liburu honek, kontzeptuen azalpen xeheen eta adibide praktiko nahiz irudi ugarien bidez, ikasleei beharrezko gaitasunak garatzen laguntzea zubiak eraiki ditzaten ezagutzaren eta ezagutza hori egoki aplikatzeko konfiantzaren artean.

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia