Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Santa Agedako koplak abesten.
Otsailaren 5ean, Agate Deunaren eguna ospatzen da eta bezperan santa-eskean kalean ibiltzeko ohitura dago Euskal Herrian.
Ageda Deuna orokorki, Agate edo Gadea izenez ere ezagutzen da: Ama Birjina eta martiria. Hagiografiari kasu eginez Sizilian jaio zen 230. urtean. Decioren jazarpenean zehar Palermon bizi zen. Dena den Catanian egin zuten martir (bi herriak Siziliakoak dira). Quincianok berarekin ezkontzea nahi zuen, baina Agatek, kristaua izaki, muzin egin zion harekin ezkontzeari. Hori izan zen, hain zuzen, bere martiriaren arrazoia. 251. urteko otsailaren 5ean hil zen espetxean. Kristauek egun Cataniako katedralak hartzen zuen lekuan ehortzi zuten.
Abesti eta elezahar ugari dago bere biografia eta zoritxarreko heriotzari buruz.