Egilea: Robert M. Grant
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013
Orrialde kopurua: 518
ISBN: 978-84-9860-861-8
Ezaugarriak: Etorkizuna iragartzeko zailtasunak, nahasmenak eta lehia gogorrak
nagusi dira enpresa-ingurune globalean. Estrategia, bestalde, gero
eta garrantzitsuagoa da enpresentzat, aurrez antzeman ezin zaion
enpresa-ingurune erronkaz betetako batean bizi baitira. Horrenbestez,
ezinbestekoa zaie arreta irmoa jartzea balioa sortzeko oinarrietan,
biziraungo badute eta haziko badira.
Estrategiari buruzko liburu ulergarri honetan, Robert M. Grant-ek, azalpen argiak emateaz gain, balioa sortzeko oinarrietan eta
erabilgarritasunean jartzen du arreta. Zazpigarren edizio honetan, indar
biziagoa eskaintzen dio estrategiaren aplikazioari, enpresentzat erronka
handia baita bateragarri egitea eskala eta malgutasuna, berrikuntza eta
eraginkortasuna, eta globalizazioa eta tokian erantzuteko gaitasuna.
Estrategia-analisiaren ikuskera berri eta interesgarriek aintzat hartzen
dituzte, besteak beste, osagarri izateak estrategiaren egokitzapenean
duen eginkizuna, malgutasunaren azterketan aukera errealek duten
erabilera, lidergo estrategikoan konplexutasunak duen zeregina, nork
bere burua antolatzeko ahalmena, eta enpresaren gizarte-erantzukizuna
akziodunen balio-maximizazioarekin bateragarri egitean lortutako
zilegitasuna.
Egungo estrategia-analisia oso ezaguna da MBA mailako eta
graduko ikasleen artean. Munduko kontinente guztietako enpresa-zientzien fakultate garrantzitsuenetan erabiltzen da.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria