José María Satrustegui Zubeldia, etnografian, antropologian eta euskal hizkuntzan aditua, 2003ko martxoaren 23an hil zen

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Jos? Mar?a Satrustegui Zubeldia

José María Satrustegui Zubeldia.

Iruñeko Seminarioan apaiz ordenatu zen 1955ean. Nafarroako Madotz, Luzaide eta Urdiain herrietan izan zen apaiz. Toki horietan egon zen bitartean, eliztarren historiari, hizkuntzari eta ohiturei buruz ikerketak egiteko aprobetxatu zuen. Lan horiek Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra eta Fontes Linguae Vasconum. Studia et Documenta aldizkarietan argitaratzen joan zen. On Jose Miguel de Barandiaranen dizipulua izan zen eta “Etniker-Nafarroa” taldeko kidea hasieratik. Barandiaranen ikasle izan zen Nafarroako Unibertsitateko Euskal Ikasketetako Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedran. Unibertsitate horretako Giza Zientzien Liburutegian, 1968ko uztailaren 8an egindako “Etniker-Nafarroa” taldeko lehen bileran hartu zuen parte. Eginkizun aktiboa izan zuen Nafarroako Museoaren egoitzan egindako urteko lehen bileretan. Europako Nazioarteko Konferentziak finkatutako arauei jarraiki, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra koadernoetan argitaratu zen On Jose Miguel de Barandiaranen Guía para una encuesta etnográfica (1976) prestatu zuen.

Satrusteguik aktiboki hartu zuen parte Julio eta Pio Caro Barojarekin Navarra cuatro estaciones filmaren filmazioan. Argitalpen ugaritan hartu zuen parte eta Fontes Linguae Vascomun eta Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra lanetan idazketa kontseiluko kide izan zen. Produkzio bibliografiko oso zabala du, batez ere aipatutako aldizkarietako artikuluei dagokienez, besteak beste, Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkarian, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko buletinean, Eusko Folkloreko urtekarian eta abar.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia