Egilea: Jean-Baptiste Coyos
Argitaratzailea: Euskaltzaindia, 2013
Orrialde kopurua: 160
ISBN: 978-84-95438-96-6
Ezaugarriak: Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri liburuak azpititulua du: “Gure Herria aldizkariaren idazleak (1924-1939)”. Hitzaurrea egin duen Jean-Louis Davant euskaltzainak azaltzen duen bezala, “munduko bi gerla handien artean, zuberotar prosalari gazte andana bat agertu zen Gure Herria aldizkarian, istorio eta ipuinak sotilki kontatuz”.
Hala, bada, Coyosek “belaunaldi horretako zortzi autoreren idazlan batzuk berpizten ditu, haatik ez edozein krakakoak: “istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri” zenbaiten berriz argitaratzea hautatu du”. Oro har, hogeita hamar testu hautatu ditu Coyosek: narrazioak, ipuinak, alegiak “eta sailkatzeko errazak ez direnak”.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria