Lotura hau jarraituz liburu bat erosten duzun bakoitzean, Euskonews argitaratzeko sostengua ematen duzu. Erosketa amazon.es webgunean egiten da.
Egileak: Antonio Lucas Marín, Pablo García Ruiz
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013
Orrialde kopurua: 456
ISBN: 978-84-9860-865-6
Ezaugarriak: Gaur egungo gizartea —konplexua, oso ekoizkorra eta ezegonkorra— erakunde-gizartea da: gure oinarrizko behar asko asetzeko (ura, garraioa, elikadura, energia, osasuna, irakaskuntza, aisialdia, bizitzaren zentzua, eta abar), nahitaezkoak dira erakunde horien jarduerak. Horregatik, beharrezko bihurtu da haiek aztertzea, geure bizitza egoki ulertzeko ezinbesteko osagaitzat. XX. mendearen hasieran, industria-gizarteen goraldian, nabaria gertatu zen erakundeen azterketa zientifikoari ekin beharra. Horixe egin zuten Max Weber, Taylor eta Fayol-ek, esate baterako; ikerkuntza- eta irakaskuntza-eremu oso bat hasi ziren jorratzen, gaur egun arte zabalduz eta zabalduz joan dena. Horregatik, erakundeen azterketa fakultate eta eskola tekniko askotako curriculumetan dago gaur egun. Ulertezina litzateke enpresa-munduan jardungo dutenek, edo egitasmo teknikoak koordinatzen, politikan, hezkuntzako eta prestakuntzako hainbat esperientziatan parte hartuko dutenek, ez ezagutzea, zeharka bada ere, erakundeei buruz egin diren azterketen ondorioak.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria