Euskal Oinordetza Zuzenbideari buruzko azterketa
Araudi berri bat sortzeko oinarriak

Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2014
Orrialde kopurua: 116
ISBN: 978-84-9860-954-7

Ezaugarriak: Herri ororen nortasuna zehazteko eta haren egitura eratzeko, elementu ezinbestekoa da Zuzenbide Zibila, hizkuntzaren eta kulturaren parean jartzen baita. Horregatik jotzen da gaur egun nahitaezkoa dela Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle guztientzat Zuzenbide Zibil bateratu bat osatzea; Gernikako Estatutuak bere gain hartutako eskumena baliatuz, azken batean Zuzenbide pribatua herri-nortasunaren eta euskal lurraldeen arteko kohesioaren elementu gisa erabiltzeko. Bide horretan, Euskal Zuzenbide Zibila zuhurtziaz eta lasaitasunez garatzeko, zatika ekitea da modurik egokiena, eta hortik dator, hasteko, oinordetzari buruzko estatutua lantzeko proposamena. Horrez gainera, badira beste arrazoi batzuk ere erabaki horren alde. Lehena, euskal biztanleek arlo honetan pairatzen duten gehiegizko zatiketa: autonomia erkidego honetan lau oinordetza-estatutu baititugu, forurik gabeko bizkaitarrei dagokiena kontuan hartu gabe. Bigarrena, arabar eta gipuzkoar gehienei zein bizkaitarren erdiei oraindik ere aplikagarri zaien Kode Zibileko oinordetza-sistemak duen desfase esanguratsua. Azkenik, Zuzenbide Zibila garatzeko eskumena baliatu duten beste legegile autonomikoen eredua, bereziki Katalunian egin duten bideak erakusten duen norabidea eta han izandako esperientzia. Liburu honetan, azken finean, Euskal Autonomia Erkidegorako oinordetza-erregimen berri bat sortzea proposatzen da, eta eredu gisa oinarri batzuen bidez egituratutako testu bat eskaintzen.

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia