Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Sabino Arana Goiri.
1882an, Abandoko bere etxean gaixorik dagoela, Luis anaiarekin dituen eztabaidek karlismo foruzaletik abertzaletasunera daramate. Doña Pascuala de Goirik bere semeekin batera Bartzelonara joatea erabakitzen du. Bere aizta Paulina familia-kronista da; zati baten argitaratutako bere Memorias lanean, bizi izatea egokitu zitzaion aldi gorabeheratsua ere azaltzen digu. Luisek arkitektura ikasten du eta Sabinek Legeak, Filosofia eta Letrak eta Natur Zientziak.
1888an Aranatarren ama Bartzelonan hiltzen da. Sendia Bizkaira dator Pascuala de Goiri Andrearen hilotza eramanez. Bere bost urteko ikasketa ofizialak igaro ondoren, gogoko eta erabat atsegin dituen gaiak kementsu ikasteari ekiten dio. Bizkaya por su Independencia bere lehen idazlana argitaratzen den 1892. urtera arte, historia, legegintza, hizkuntza eta gizarte-politika arazoak ikasteari ekiten dio eta jatorrizko euskal legeak berrezartzeko erari buruz gogoeta sakona egiteari ere. 1886. urtean “Bizkaya’ren Edestija ta Izkera Pizkundia” argitaletxea sortzen du.
1886tik 1893ra bitartean hizkuntza–, historia–, literatura–, eta berpizkunde-izaerako lanak argitaratzen ditu. Bere politika-jokabidea, Begoñako Larrazabal baserrian egindako hitzaldiaren eta urte berean agertutako Bizkaitarra agerpenaren ondoren hasten da.
1894ean “Euzkeldun Batzokija” elkartea sortzen du, lehenengo abertzale gunea. Urte biok, 1893-1894 bere politika-hasierakoa, eraginkor eta istilutsua, agerraldiak, zigorrak, espetxeak eta prozesuak sortarazten dituztenak izango dira. 1898an Bilbotik probintzia diputatu hautatua da.
1899an 103 ale bakarrik argitaratu zituen El Correo Vasco egunkaria sortzen du. Bere argitalpenak erortzen diren heinean beste batzuengatik ordezkatzen ditu, bere politika-gatazka bizian ekiten jarraituz. Sabino Arana sozial-kristautasunaren aitzindarietako bat izan zen eta baita Euzko Alderdi Jeltzalearensortzaile ere.