Erosi

Lotura hau jarraituz liburu bat erosten duzun bakoitzean, Euskonews argitaratzeko sostengua ematen duzu. Erosketa amazon.es webgunean egiten da.

Euskal Herriaren historia laburra

Egilea: Iñaki Egaña
Argitaletxea: Txertoa, 2014
Orrialde kopurua: 144
ISBN: 978-84-7148-542-7

Ezaugarriak: Liburu honen helburua Euskal Herriaren historiaren ikuspegi zabal eta aldi berean guztiz sintetikoa eskaintzea da, modu atsegin eta ulerterrazean eskaini ere. Langintza horretan gogotik saiatu da Iñaki Egaña. Izan ere, egile oparo honek, ikerketan nabarmentzeaz gain, beti erakutsi ditu dibulgaziorako dohain berezi eta joera handia. Denboran barrena proposatzen digun bidaia Historiaurrean hasi eta gaur arte iristen da. Irakurleak geldialdiak egingo ditu Nafarroako Erresuman, Iraultza frantsesean, karlistaldietan edota XX. mendeko gerretan; Eneko Aritza, Elkano, Joana Albret, Pierre Lancre, Zumalakarregi, Facundo Perezagua eta beste pertsonaia askorekin egingo du topo, eta, halaber, bidera aterako zaizkio historiaren hainbat pasadizo ez oso ezagun, protagonista bitxi eta hipotesi berri ere. Euskal Herriaren historia laburrak bidea erraztuko die gure iragana hobeto ezagutzen hasi nahi dutenei.

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia