Idoia BETELU
Bertsolaritza, tradizio zaharreko ahozko poesia kantatua da, luzaz euskal literaturaren azpigenerotzat hartu dena bere ahozkotasunaren izaeragatik. Euskal gizarteak, komunikazio eta errepresentazio molde hori mendeetan zehar mantendu du. Transmititzen den kultura adierazle azkarra da. Gure ikerketan, bertsolaritzaren transmisioan interesatu gara eskolaren bitartez, ikasleek bertsolaritza hasten dutenetik 2. urtean 5. urtera arte, eskola publikoan zein pribatuan.
Gure azterketa, didaktikan eta linguistikan eraman dugu. Erakutsi nahi izan dugu bertsolaritzaren erakaskuntzak euskara diziplinako programekin bat egiten duela eta edozein erakasle bertsolaritzaren erakaskuntzaz arduratzen ahal dela. Bertsoaren sorkuntza prozesua ikasleei nola transmititzen ahal den erakutsi dugu, baita ere zein neurritan bertsolaritza erabiltzen ahal den euskal linguistika lantzeko klasean, bertsolaritzaren erakaskuntzarako pistak proposatuz.
Manuel Lekuonak, bertsolaritzaren lehen espezialistak, mito bat sortu zuen, bertsolaritza euskara bezain zaharra» zela aurreratu zuen, bere izaera neolitiko edo prehistorikoa azpimarratuz. Beste ikertzaileek, haren teoria auzitan jarri zuten. Funtsean, bertsolaritzaren lehen aipamena, 1452ko Bizkaiko foruan agertzen da. Foruak debekatzen zituen ehorzketetan emazteek sortzen zituzten koplak. XVI. mendean, Garibayk (1533-1595) gipuzkoar historialariak, XV. mendeko dama inprobisatzaileak aipatu zituen ere. Aldiz, lehen bertso korpusak XVIII. Mende bukaerakoak dira, epikoak, baina ez dute bertso inprobisatuaren ezaugarriak ezagutzea ahalbidetzen, idatziak baitziren. Juan Mari Lekuona edo Jean Haritshchelhar bezalako bertsolaritzaren espezialistek, bertso jarriak idazten zituzten poetekin probisatzen zutela ere pentsatzen zuten. XX. mendean, grabaketa teknikei esker bat-bateko paperak nagusitu dira, fidagarritasun handikoak.
Bertsolaritzak, garrantzi sozio kulturala handia du Euskal Herrian. Funtzio ezberdinak baditu, funtzio komunikatiboa eta soziala besteak beste. Bertsolariak nolabait memoria kolektiboa agerrarazten du. Bertsolaritzaren erakaskuntzari esker ondare hori transmititzen da. Kanpoko laguntzaileek eramaten dute eskolan gehienetan bertsolaritza proiektua sortu zenetik ipar Euskal Herrian.
Bertsolaritzak, garrantzi sozio kulturala handia du Euskal Herrian. Funtzio ezberdinak baditu, funtzio komunikatiboa eta soziala besteak beste.
Argazkia: CC BY - Herri Bizia
Hezkunde nazionalaren programen helburuen arabera, eskola elebidunetako haurrek Europar kuadroaren A2 maila lortu behar dute 3. zikloaren bukaeran, maila aski apala. Iduritzen zaigu eskola elebidunetako ikasleekin bereziki ikaslotetako haurrekin frantsesarentzat eskatua den maila berdina lortzen ahal dugula (B1eta C1 mailen artean). Horretarako, pedagogía bat proposatu nahi izan dugu, guk sortutako eduki berezituekin, hau da, ikasleei transmititzeko aukeratutako cultura modu eta jakintzak. Tradizionalki, bertsolaritza eskolan lantzen delarik, ikasleei bertsoak sortzeko gakoak ematen zaizkie, hau da, aspektu teknikoari garrantzia ematen zaio baita balore, kontzeptu batzuen trasmititzeari gaien bitartez.
Bertsolaritzaren erakaskuntzak helburu ezberdinak ditu orduan, baina gure ikerketan, helburu linguistikoak aztertzea erabaki dugu batez ere. Bertsolaritzatik abiatuz, euskal linguistika landu daiteke ikasleekin. Honela, gramatikan izen sintagma lantzen ahalko dugu: izena, izenordaina, determinatzaileak, adjektiboak; baita aditz sintagma: adberbioa, aditza, aditz jokadurak, denborak; deklinabidea: zer da deklinazioa, kasu markak: kasu gramatikalak, leku denborazkoak... (deklinabidea, errimaren bitartez landuko da adibidez euskaraz, deklinazioa hitzaren bukaeran egiten baita). Perpausa landuko dugu ere: perpausaren egitura, perpaus bakunak, elkartuak, jokatuak ala ez jokatuak, baiezko eta ezezko perpausak. Gramatikarekin bukatzeko, puntuazio markak ikusiko ditugu: hoien erabilpenak, baina bereziki hoien kokapena esaldian.
Ortografian, letren eta soinuen arteko korrespondentzia errespetatzen ikasiko da, testu laburrak akatsik gabe arrakopiatzen, hitz memorizatuak akatsik gabe idazten eta euskara batuaren arau nagusienak ezagutzen.
Lexikologiari doakionez, hitzekin jolasten ahalko dugu oinen bitartez, eremu lexikalak landu, errepertorioa erabiltzen ikasi (hitz berrientzat frantsesezko itzulpena emanez, bereziki eskola publikoko ikasleekin) eta hiztegiarekin familiarizatu, nola erabiltzen den ulertu.
Semantikan, hitzen zentzua landuko da (sinonimoak, antonimoak…). Bukatzeko, sintaxia lantzen ahalko dugu klasean, hau da, hitzen lekua esaldian eta esaldien zuzentasuna.
Bestalde, bertsolaritzaren erakaskuntzarako didaktika bat proposatu dugu ere, erran nahi baita instrukzio prozesua edo prestakuntza, planifikazioa, ebaluazio prozesua, akatsen analisia eta erremediazioa.
Orduan, bertsogintzak, komunikazio ekintza eta transmisiobidea dala ulerturik, eskola eta hezkuntza munduan badu bere tokia, hizkuntza alorreko ikasgaia baita. Bertsolaritzaren erakaskuntzaz izan dugun esperientziarekin ariketa honen ludikotasuna azpimarratu nahi genuke. Ikasleek gogo onetik parte hartzen dute proposatutako lanetan. Haurrei inprobisatzeko gakoak ematen dizkiegu ondotik nahi dutenek bat-batekotasunean aritzen segi dezaten eta bertsolaritzaz goza dezaten eskola kanpoko emanaldietan.
Bigarren hezkuntzan, bertsolaritza gutxiago praktikatzen da. Alta, 2005. urtean Joserra Garcia ikerlariak eta bere pedagogo taldeak bigarren hezkuntzan bertsolaritzaren erakaskuntzarako metodología bat argitaratu zuen, bertsogintza eremu honetan garatzeko. Konstatazio hori eginik, interesgarria litzateke kolegioan, bertsolaritzaren erakaskuntza zein egoeratan den ikustea; baita ere ikasleek bertsolaritzaz dituzten errepresentazioak aztertzea.
Irakurleen iritziak:
comments powered by DisqusEuskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria