Jacques Pavlovsky

Donibane-Lohizunen sortua 1931n. André Pavlovsky, arkitektoaren eta Yvonne Longi-ren semea.
Ikasketak, Parisko Arte Ederretako Eskola (Leconte tailerra) eta Ecole Vaugirard de Photographie et de Cinéma.
Publizitate argazkilaria, ilustraziokoa gero.
Nire lehen 24/36 tresna erosi nuen (Nikon).
Lehen albiste argazkiak Parisen, 68ko Maiatzeko gertakariei buruz.
Parisko Agence de Presse Photographique Rapho izenekoan sartu nintzen; gero, 1974an, sortu eta berehala, Sygma Prentsa Agentziako taldekoa izan nintzen.

Erreportaia nagusiak:

. Vietnamgo gerraren amaiera, 1975eko apirila
. Fronte Polisario
. El Salvador
. Frankismoaren amaiera, Juan Carlos erregea tronuan
. Khomeini Frantzian eta Iranen
. Txinako Itsasoa (boat-people), 10 hilabete
. Irak-Iran Gerra, 10 urte baino gehiago
. Europako 12 herrialdeak, 92 urtearen aurretik
. Atentatuak, mundu osoko era guztietako hondamendiak
. Frantziako eta nazioarteko polikari ezagunak, etab.

1991-92 Association Nationale du Pottok elkarteko Burua.
Thierry Malandainen «Ballet Biarritz» Centre National Chorégraphique-ko Administrazio Batzordeko Kidea.

Liburuak:
- «L’Architecture d’André Pavlovsky, la Côte basque des années trente» (Andre Pavlovskyren arkitektura, hogeita hamargarren urteetako euskal kostaldea), Maurice Culot, Institut français d’Architecture-ko gaurko historia saileko zuzendariarekin batera. 1991
- «Pottoka, le petit cheval basque». 1994, elebiduna frantsesez eta euskaraz. Frantses-euskara itzulpena, Danielle Albizu

Bakarkako erakusketak Euskal Herrian:
. «Reportages» Baiona, Scène Nationale. 1993
. «L’aurresku» Getariako Museoa eta Hegoaldea
. «Pays basque» Le Colisée, Miarritze. 1998
. «Lumières de Biarritz» Espace Bellevue. 1999

ERAKUSKETA