¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Curriculum | |
Erakusketa / Exposición |
Iñigo Arregi (Arrasate, 1954)
Exposiciones individuales
Exposiciones colectivas
L
erro labur hauen bitartez ezelako ikasgairik emateko batere asmorik gabe, garbi dago arteak -arte izango bada- sentimenduak piztu behar dituela. Gorputz organoek errealitatearen jabe bihurtzen gaituzte eta ondorioz buruari ez ezik errealitate horrek bihotzari ere aukera eskaintzen badio egiazko adierazpen artistiko baten aurrean aurkitzen garela baiezta daiteke, oker egoteari batere beldurrik gabe. Artea, funtsean, errealitatearen eraldaketa bat da, eraldaketa bizia, etengabea, arte obraren irradiazioaren misterioa hartzaileengan baitatza, iraupenean, horiek literatura irakurle, arte plastikoen zale, zine ikusle edota musika entzule izanik. Artistak bere ibilbidean aurkikuntza du helburu, gutxienez bere gogoa asebeteko duena. Eta haren eskaintzaren bitartez lagun hurkoaren sentimenduetako egitura dar-dar jartzeko gai bada, artea izan behar duenaren berezko kontzeptuaren lehen araua kunplitzen ari da, batzuen eta besteen azalpen teoriko guztien gainetik, egilearen berarenak barne. Obraren aurreko hartzailearen bibrapen sentikorra, horixe da arte maila eskaintzen diona. Erakusketa bat bisitatzen dugunean objektuak aurkitzen ditugu, artistaren adierazpen askeko ahalmenak sortuak. Eta erantzunetara eramaten gaituzten galderak sorraraz ditzakete objektu horiek, azken finean arte eta erantzuna hitzak sinonimoak baitira. Eta erantzunak, gainera, asebete egiten badu, arte hitzak sakratu izateari utz diezaioke, askatasunaren adierazpena bilakatzeko. Iñigo Arregiren obrak itaun asko eragin ditu nire baitan eta erantzunak, egileak berak bere lanetarako eduki litzakeen arrazoiekin bat etorriko ez balira ere, asebeteta utzi naute. Iñigoren formak sinboloak bilakatu zaizkit, haren izpirituaren uneko ibilbidearen arabera. Azaleko ikusliarrarentzat, forma antzerakoak irudi lezakete baina berezko muga zorrotzek bereizten dituzte. Hala ere, artistaren gogoa hantxe dago, bere osotasunean, horixe baita baliozko azken erantzuna. Forma eta sinbolo guztien artetik, konstante eraikitzaile bezala, artistaren izpiritua igartzen da argi eta garbi. Irudien berreraiketa jarraikia artistaren barne jarrera sakon eta ausartak ahalbidetzen du eta -seguru nago- bere kontzientziarekiko joera zintzoak barne bakea dakarkio Iñigo Arregiri. Josemari Velez de Mendizabal |