Iker NEUK

Artista

Artearen abentura honetan murgiltzeak bizitza erabat aldatu didala esan dezaket. Historia ikasketak egin banituen ere, ez nuen nire bizi gogoa erabat asetuta sentitzen eta, gauza berrien bila beti, graffitiak mundu berri bat ireki dit parez pare.

Muralismo politikotik datorren graffitero moduan kokatzen dut nire burua. Urtetan hainbat mural margotu ondoren, espraiarekin bonbardaketa egiten hasi nintzen, baina nire “tag”a idatzi beharrean, AHTren aurkako lemak idazten nituen letra ikusgarriz. Poliki-poliki animalien erretratuak sartzen joan eta egun gaitegi anitzagoa lantzen dut. Diseinuarekin zerikusia dauzkaten lanak ere egiten ditut.

Momentu hauetan Arbizuko Kattuka haurreskola berriaren fatxadaren diseinu eta margoketan dihardut, ia 1200 metro karratuko fatxada. Proiektu inportantea da niretzat bai tamainagatik, baita aurrean jartzen dizkidan erronkengatik.

Ikuspegi materialista batetik, arteak ez du baliorik, baina honek berak ikaragarrizko indarra ematen dio. Ideia sinple batek dena eralda dezake. Mural bat margotzean ingurua, espazioa erabat aldatzen duzu beste esanahi bat emanez, eta hori itzela da.

www.ikneuk.com

“Iker Uribeetxebarria y los murales vascos vascos”

Actitudes de protesta; un águila por un lado y un indio por otro (¿cómo no recordar el video “Learning to fly” de Pink Floyd?): insistencia en que el progreso puede darse de manera más pausada, más paulatina; un niño en plan eusko label; mujeres en plena ensoñación (¿cómo no pensar en las guapas chicas vascas?), en pleno disfrute de su tiempo personal. Y sobre todo contundencia en las expresiones, mirada franca y persistente (o de alegre y chispeante risa) cuando se mira al espectador, distraida cuando es de perfil. En un formato que ocupa todo el espacio a revitalizar, y que efectivamente revitaliza.

Ramuntcho Robles Quevedo

La opinión de los lectores:

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media