1946an Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan sartzen da. Jose San Sebastian jaunaren zuzendaritzapean, marrazki artistikoen sailean eta irudi eta konposizio apaingarrietan hainbat sari lortu zituen.
Pariseko Eskolako Manuel Rubiorekin negatiboen eta zuri-beltz eta koloreetako argazkien berrapaintze ofizioa ikasten du; eskuz margotuz eta argituz argazkiak.
Zeregin hauetan Vicente Garay eta Valentín Plá, Valentziako argazkilari apartari laguntzen die.
Geroago, erretratuan espezializatutako Foto Gainza inauguratzen du, plato eta laborategi propioekin ornitutakoa. Bilboko Aurman publizitate agentziaren eskutik publizitate argazkigintzaren munduan murgiltzen da.
Zenbait talde erakusketetan parte hartu du, azpimarratzekoa “Euskal argazkilariak” izenekoa, lan nabariekin.
Gaur egun, bere lana marrazki artistikora zuzenduta dago, ikatzez eta lumaz eginiko erretratuak batez ere.