Portada

La opiniĆ³n de los lectores:

comments powered by Disqus

Mari Paz Jiménez

Pintura

(Valladolid, 1909 - Donostia-San Sebastián, 1975)

Pintore autodidakta da. Valladoliden jaio zen 1909an, baina sei urte zituenetik aurrera bizi izan zen Donostian. 12 urterekin hasi zen marrazten, baina hogeita bost urte izan arte ez zen hasi pinturan. 1935an Carlos Bizkarrondo, bere semea jaio zen (pintorea). 1938 eta 1945 bitartean Buenos Airesen bizi izan zen. Bertan zegoela Eskola Librera joan zen pintura klaseak hartzera. Eta 1940tik aurrera Buenos Aireseko bizitza artistikoan hartu zuen parte. Hasieran surrealismo fantastikoa landu zuen. Argentinako kritikak, “surrealismo esoterikoaren” eta “surrealismo zuriaren” barruan sartu zuen garai honetako bere lana. Amerikatik itzuleran, 1943an, erakusketa pertsonala egin zuen Donostiako Udal aretoetan, era horretako lanak erakutsiz. Ordurako jasoa zuen jadanik “Pintura Espontánea e Imaginativa” Saria Buenos Aireseko Udalarengandik.

1945etik aurrera Donostiara itzuli zen bizi izatera. Garai honetan surrealismoa utzi, eta, 1948an Parisen egon zen aldi laburrean, Picassoren eraginpean, espresionismo figuratiboan eta kubismoan jarri zuen interesa.

Hurrengo urteetan era aktiboan hartu zuen parte Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren Fundazioan eta, aldi berean, erakusketa bat egin zuen bakarrean Donostiako Ateneoaren aretoetan eta Bilboko Studio Galerian. Pintura tatxista automatikoa praktikatu zuen (1951-1959). 1954an, Estilo, Madrileko galerian erakusketa egin zuen, eta urte horretantxe inguru hasi zen Diego Lara pintore eta marrazkilariarekin eta Rafael Zabaletarekin izan zuen adiskidetasuna. Urte horretan, gainera, Bucholz Galerian erakusketa egin zuen José Vento valentziarrarekin eta Manuel Mampasorekin. Azken honek, berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran kolore bi erabili zituen bere lanetan, gorria eta beltza, era eragin handia izan zuen María Pazengan. 1959an María Pazek harea eta pintura akrilikoak erabili zituen, gama kromatikoak gutxituz, Lucio Muñoz antzera. Solasaldi artistikoen gune bihurtu zen bere etxea. Eskultoreen (Oteiza eta Txillida) filosofiaren eraginez ikerketa espazialerantz jo zuen. Berriro ere oleoa erabili zuen, eta kurbadun tolesturak, esfera irekiak, hutsune iradokitzaileak, etab. (1965-1974). 1961ean Darío de Regoyos Saria lortu zuen Donostiako Gabonetako XL. Leiaketan. 1962an Biosca Galerian, Madrilen, erakutsi zuen bere lana Juana Mordórekin batera, eta Arte Garaikidearen Museoak eskuratu zuen bere koadretako bat. 1963. Bizkar hezurreko gaixotasuna zela-eta atseden hartu behar izan zuen. Taula gainean erretako pinturak erabili zituen, polikromatua eta tonu gozagarriekin, pintoreak garai hartan zuen sufrimentuaren dramatismoa azpimarratuz.

1975eko maiatzaren 20an hil zen minbiziaren eraginez. San Telmo Museoak (1975) era Bilboko Museoak (1978) erakusketak egin zituzten omenaldi gisa.

Biografia Iñaki Moreno Ruiz de Eguino

Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia