Prezioak

· Poltsak 50 eurotik aurrera.
· Gerrikoak 15 eurotik aurrera.
· Larruki txikiak 7 eurotik aurrera.
· Maletatxoak 180 eurotik aurrera.
· Beste batzuk.

Eskuz larrugintza
Larrukiak

Antxon AGUIRRE SORONDO

ESKUZ LARRUGINTZA
David Fernández eta Elisa Otero
Pilar kalea, 9
20530 LEINTZ-GATZAGA / GIPUZKOA
Tel.: 943 71 41 54

Eskuz

Sarrera

Larrukigintzan, uhalgintzan eta larruz egindako gainerako lanetan diharduten artisauen fitxetan aipatzen ari garen hainbat hitz, nire ustez, azaldu beharko genieke irakurleei, zertaz ari garen jakin dezaten. Hori dela eta, hitz horietako batzuen hiztegi txikia egingo dugu sarrera honetan:

GOFRATZEA: Larruari erliebea edo sakonera emateko lehorrean estanpatzea da. Adibidez, zati edo hondo bat apaintzeko zenbait puntu markatzen direnean, erabilitako tresnaren arabera, hondo ezberdinak lortuko ditugu, sakonera handiagokoak edo txikiagokoak. Hargintzan mutxardaz egindako lanaren parekoa izan liteke.

MATEATZEA: Gofratzearen antzekoa da baina, kasu honetan, marrazki edo figura baten atzealdeari edo inguruari itzala ematean datza.

KALATZEA: Larrua zulatu eta irekidurak egitea.

LARRUGINTZA: Larrua lantzeko artea. Gehienetan, hainbat forma eta testura ematen zaie larruari.

LARRUKIGINTZA: Larruzko gauzak egiteko langintza, adibidez, diru-zorroak, tabako-kaxak, maletak, etab.

UHALGINTZA: Zaldiak gobernatzeko erabilitako larruzko elementuak egiteko manufaktura.

PINTATZEA: Larruaren azal osoan edo zati batean koloratzailez edo pinturaz egindako apaingarriak.

BOZELTZEA. Larruari erliebea emateko mailuz eta beste tresna batzuez kolpatuta egindako lana.

TINDATZEA: Larruari kolorea ematea, pieza osoa koloratzailean murgilduta.

Eskuz

Artisauak

David Fernández Fano (Madril, 1953). Lehen hezkuntzako ikasketak egin ondoren informatika ikasi zuen unibertsitatean. Sektore horretan hasi zen lanean eta bost urtez aritu zen. 1980an Mojacarrera (Almería) joan zen bizitzera eta larrugintzako teknikak ikasten hasi zen bi artisaurekin, bata ingelesa eta bestea alemana. Alemanarekin denda eta tailerra partekatu zituen.

María Elisa Otero Aranda (Aretxabaleta, 1957). Lanbide heziketa ikasi zuen administrazio-espezialitatean eta, gero, haur-heziketa. Haur-hezkuntzan aritu zen lanean Arrasateko Laguntza Zentroan. 1984an, David Fernandezen tailerrean larrugintzarekin zerikusia duten teknikak ikasten hasi zen.

1986an, Davidek eta Elisak “Matacantos” tailerra ireki zuten Mojacarren eta larru-artisautzan aritu ziren. Produktuak euren denda-tailerrean merkaturatzen zituzten. Dendako lanarekin tartekatzen zituzten probintziako hainbat kolektibotan ematen zituzten larrugintza eta korioplastiako ikastaroak. Aipagarriak dira Bajo Almazorako eskola-tailerrekoak edo Almeriako Drogamenpekotasunen Zentrokoak. Horrez gain, hainbat erakusketatan parte hartzen zuten, banakakoetan nahiz kolektiboetan.

1993an Leintz-Gatzagara lekualdatu ziren. Denda-tailerra jarri zuten eta hantxe jarraitzen dute oraindik ere.

Eskuz

Produktuak

Produktu-sorta handia dute. Pieza bakoitza banan-banan egiten da eta, horrek, ukitu pertsonal eta bereizgarria ematen dio euren lanari. Larrugintzako ofizio desberdinetako artisau-teknikak aplikatuz, kalitatezko artisautza egiten da ESKUZen, bai erabiltzen den materialagatik eta bai bere lanketa zainduagatik. Tailerraren balio nagusietako bat merkatura egokitzea da eta, horretarako, produktu lehiakorrak ditu. Honako hauek dira aipagarrienak:

A) Larrugintzako pieza klasikoak: poltsak, gerrikoak, diru-zorroak, etab.

B) Idazmahaiko objektuak: paper-zorroak, dietarioak, etab.

C) Dekorazioa: ispiluak, lanparak, pitxer handiak, etab.

D) Musika-tresnentzako zorroak eta osagarriak.

E) Gertaeretarako opariak: enpresak, ezkontzak, urtemugak, etab.

F) Enkarguzko lanak.

Leintz-Gatzagan duten denda-tailerrean eta joaten diren E.11 dendetan merkaturatzen dituzte euren produktuak.

Eskuz

Prozesuak

Taninoaz edo landarez zurratutako kalitatezko txahal-larruak erabiltzen dituzte, Igualadan eta Galdakaon lortzen dituztenak. Forru eta antzekoetarako kromoaz zurratutako txerri-, ahuntz- eta ardi-larruak erabiltzen dituzte.

Larruak beraiek tindatzen dituzte, fabrikatik tindatuta ekartzen duten beltza izan ezik.

Egin behar den piezak eta pieza egiteko erabiltzen diren teknikek finkatzen dute ekoizpen-prozesua.

Oro har, honako hau izango litzateke laneko organigrama:

1º Egin beharreko elementuaren marrazkia.

2º Elementua osatzen duten piezak bereiztea.

3º Piezen patroiak kartoi mehez egitea.

4º Aurreko txantiloiak erabiliz larrua moztea.

5º Zatiak dekoratu eta tindatzea.

6º Zatiak kolatu eta jostea.

7º Ertzen akabera. Txartaketa.

8º Lakadura, argizaria ematea.

9º Burdineria eta osagarriak jartzea.

Eskuz

Gure artisauek tresna-sorta handia eta askotarikoa erabiltzen dute. Ia lan guztia eskuz egiten dutela esan genezake, kremailerak eta beste hainbat elementu finkatzeko josteko makina zahar bat ere erabiltzen duten arren.

Esku-tresnei dagokienez, honako hauek nabarmenduko ditugu: hainbat tamaina eta formako puska-kentzekoak, askotariko guraizeak, zabalera desberdineko ertz-hiltzaileak, erruletak, eztenak, kurrikak, mailuak, aliketak, jostorratzak eta hainbat forma edo marrazki grabatzeko puntzoi ugari.

Elementu suntsikorrei dagokienez: larruak, tinduak, argizariak, akaberak, kolak, josteko hari bilgorreztatua, argizari naturala, errematxeak eta era guztietako krisketak eta osagarriak.

Irakurleen iritziak:

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media