· Ontzak, 40 €tatik aurrera.
· Artzain-txakurrak, 60 €tatik aurrera.
· Loreontziak, 100 €tatik aurrera.
· Astoak, 40 €tatik aurrera.
· Astoak gurdiarekin, 350 €tatik aurrera.
· Bankuak, 150 €tatik aurrera.
· Baserri mahaiak, 900 €tatik aurrera.
· Etab.
Luisek azaldu digu: “Onena nire lana ikustera etortzea da, inolako konpromisorik gabe”.
Antxon AGUIRRE SORONDO
IKUSGARRI
LUIS ERASO OTXANDORENA
Etxe-berri etxea
20492 BERASTEGI
Telefonoa: 943 68 33 33
Posta elek.: l.eraso@yahoo.es
Web: www.ikusgarri.com
Orain arte artisauengana egiten zituzten produktuengatik hurbildu gara, baina, lehen aldiz, artisauaren produktua “egiten duena ikustea” da, “emaitza bera” baino gehiago. Luis Eraso eta Xabier Atxukarroren kasua da hori, motozerrarekin zurezko irudi herrikoiak egiten baitituzte.
Luis Eraso Otxandorena, Berastegiko Etxe-berrin jaio zen (Gipuzkoan), 1955eko ekainaren 21ean. Lehen mailako ikasketak egin ostean, Belauntzako galdaragintza tailer batean hasi zen lanean, eta sei urte eman zituen bertan. Hortik, Tolosako antzeko enpresa batera joan zen, eta beste 4 urtez aritu zen han, enpresak itxi zuen arte. Gero, lau urtez, mendian egurra mozten lan egin zuen, eta motozerrarekin eta aizkorarekin lan egitera ohitu zen. Jarduera gogor hori utzi eta 20 urtez Billabonako Arte Grafikoetako enpresa batean aritu zen; baina, 2002an, hiru urteko eszedentzia hartu eta ez zen berriz itzuli.
1977an, Marisol Atxukarrorekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan dituzte: Alberto (1979an jaioa) eta Mirari (1981). Biak ezkonduta daude eta aurki aitona egingo dute Luis.
Gaztetatik atsegin izan ditu zura eta zurgintza.
2000. urtean, Berastegiko plazan motozerrarekin duen trebezia erakustera animatu zen, eta zurezko figurak egin zituen. Orduz geroztik inguruko udalek deitu diote, erakusketa herriko jaietan egiteko. Horrela, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako herrietan izan da, baita Katalunian, Gaztela-Mantxan eta beste batzuetan ere, hala nola, Andorran. Luisek dio guztira 500 herritan baino gehiagotan lan egin duela. San Isidroko jaietan (maiatzaren 15ean) hasi ohi dira, baina “hilabeterik gogorrenak uztaila, abuztua eta iraila dira”. Emanaldiak ordubete irauten du gutxi gorabehera.
Bestalde, udalek txartelak saldu ohi dituzte, egindako figurak zozketatzeko. Horrela, batzuetan, emanaldia finantzatzeko adina irabazten dute.
Urte hauetan zehar, Xabier Atxukarro ilobaren laguntza izan du, Berastegin jaiotakoa hori ere (1972).
Xabierrek baserri altzariak ere ekoizten ditu.
Luisen hitzetan, enbor batekin egin daitekeen guztia posible da. Bada, honako hauek egiten ditu:
- Figurak:
Lanbideak: ikazkina, artzaina, ehiztaria, aizkolaria, nekazaria, etab.
Animaliak: astoak, zaldiak, txakurrak, katuak, azeriak, saioak, ontzak, etab.
- Altzariak: mahaiak, aulkiak, loreontzietarako euskarriak, armairutxoak, etab.
- Tailu abstraktuak: enborraren forma naturalak erabilita.
Produktuen erakusketa zabala dauka tailerrean, eta artikuluak enkarguz ere egiten ditu. Esaterako, duela gutxi zurezko sari bat egin zuen: golf makil baten burdinazko euskarria, pilota eta zuloa oinetan.
Halaber, 2006an, bikarioak aginduta, Berastegiko kaperaren aldarea egin zuen.
Gaur egun, beraren produktuak lorategi, sagardotegi, taberna eta besta hamaika lekutan ikus daitezke.
Mendian mozten du egurra zuzenean. Zuhaitz motaren arabera, aro ezberdinean mozten du. Adibidez:
· Pinua, haritza eta gaztainondoa: azaroko ilbeheran.
· Pagoa: abuztuko ilberrian.
Planorik gabe lan egiten dute. Buruan duen ideia enborrera eramaten du, lan egin ahala. Lanerako 3 motozerra ezberdin erabiltzen dituzte, lantza tamaina ezberdinetakoak.
Egur berdetan lan egiten du, gero zartatu ez dadin, eta, zura heldugabe dagoenez, diametroaren luzeran zatitzen du. Kontuan izan behar da zura bizirik dagoela eta tenperatura eta hezetasunarekin aldatzen dela. Luisek azaldu digu, tailerra isiltasunean dagoenean, batzuetan, enborren bat irekitzen dela entzuten duela. Behin, aulki batek zartadura bat zuela ikusi izan zuen. Egun batzuk geroago, konpontzera joan eta itxita zegoen, eta ezin izan zuen irekidura aurkitu.
Lana etxean egiten duenean, gubia eta hargin-mailuarekin amaitzen du, eta, gero, lixatu eta bernizatzen du. Ez ordea herrietako erakusketetan egiten dituen piezetan.
Motozerrari txapelketa askotan parte hartu du. Iaz, Berastegin, beste 7 artisaurekin lehiatu zen, hainbat lekutatik etorritakoak: Soria, Huesca, Burgos, Bizkaia...
Lehiaketarik ospetsuena Katalunian egiten da, Vic-en, eta Conservas Tarradellas enpresak babesten du. Txapelketa horretara, 25 artisau ere joan izan dira, beren motozerrekin. Epaimahai bat dago eta originaltasuna, lanaren kalitatea, etab. saritzen ditu.
Irakurleen iritziak: