Prezioak

Produktuen prezioak ere askotarikoak dira: letra bakoitza 7 eurotan saltzen du, esaterako. Belarritakoek, berriz, 30 eta 40 euro arteko prezioa izaten dute, eta ezkongaientzako burukoek 100 eta 200 euro artekoa.

Ana Orozco
Bitxiak

Antxon AGUIRRE SORONDO

ANA OROZCO ASTIGARRAGA
Zinkunegi kalea, 6-2 A
20800 ZARAUTZ / GIPUZKOA
Emaila: kukurrukukua@hotmail.com

Ana Orozko

Sarrera

Eskulangileei buruzko fitxetan, aldizkari bakoitzean lantzen dugun eskulangilearen antzeko elementuak sortzen dituzten artisten zer fitxa argitaratu ditugun aipatzen dugu.

Oraingoan, ordea, Ana Orozco eskulangilearekin bestelako arazo bat daukagu, ez baitakigu nola sailkatu: apaingarriak egiten ditu, alezko apaingarrien eta imitaziozko eta benetako bitxien antzekoak.

Beraz, “originaltasuna” da eskulangile horren ezaugarri bereizgarria. Ana Orozcorentzat garrantzitsuena ez da bere sorkuntzak “zertaz” egiten dituen (materiala), sortzen duena “nolakoa den” baizik. Originaltasuna, diseinua eta bere lanek arroparekin edo gainerako elementuekin nola bat egiten duten, baina geroago ikusiko dugunez, kalitatezko materialak erabiliz beti.

Artisaua

Ana Orozko

Ana Orozco Astigarraga eskulangilea Eibarren jaio zen, 1977ko urriaren 15ean. Bi anai-arrebetan zaharrena da. Lehen mailako ikasketak bukatu ondoren, Arte Eder ikasketak egin zituen, eta egun doktoregoa prestatzen ari da.

Betidanik izan du eskulanetarako zaletasuna, eta 2003an lehenengoz jarri zituen salgai berarentzat eta lagunentzat egiten zituen paparrekoak, Eibarko artisautza-azokan. Arrakasta handia izan zuen eta, ondorioz, bere lanak hainbat ile-apaindegitan eta Artiumen eskaintzen hasi zen. Pixkanaka gero eta produktu gehiago sortu zituen, eta bere sorkuntzari garrantzia ematen hasi zen.

Eibarko EIBART Artisau Elkarteko kidea da.

Eskulan-eskolak eman dizkie, besteak beste, haurrei eta Arrasateko psikiatrikoko gaixoei, baita haur gorrei ere Indian.

Produktuak

Ile-apaindegietan saltzen dituen burukoak dira bere lanik garrantzitsuenak, emaztegaientzat eginikoak batez ere. Halakoetan, ezkongaiek eramango dituzten soinekoen arabera egiten ditu burukoak, egokiak izan daitezen. Jantziaren beraren oihal zati bat ere erabiltzen du zenbaitetan.

Bi produktu sorta egiten ditu: elementu zaharrekin edo pixkanaka lortutako pieza berezi eta jatorrizkoekin sortutako burukoak, batetik, eta enkarguzkoak, bestetik. Bere diseinuak beti dira originalak, baina enkarguzkoak egiteko, bezeroarekin hitz egiten du aurretiaz.

Bere lanen argazkien katalogoa sortu du.

Lepokoak, diademak, idunekoak, paparrekoak, eskumuturrekoak, belarritakoak eta beste hainbat apaingarri egiten ditu.

Haurren geletako ateetan edo ohe-buruetan jartzeko karteltxo bereziak ere egiten ditu.

Baina horiez guztiez gain, koadroak, serigrafiak, ispiluetarako markoak eta beste hainbat gauza ere egiten ditu eskulangile horrek.

Ana Orozko

Ile-apaindegietan, dendetan eta Eibarko artisautza-azokan saltzen ditu bere lanak, azoka horretara besterik ez baita joaten.

Kalitatezko materialak erabiltzen ditu beti: zilarra, kristalezko perlak, swarovski kristalak, baita antzinako parpailak ere. Horiek guztiak erosteko, sarri joaten da Madrilera, aukera handiagoa baitu han.

Irakurleen iritziak:

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media