Historia

Artisau honek gehien erabiltzen duen elementua binilozko diskoa denez, horri buruz jarduteko aukera egokia dela iritzi diogu, eta denboran izan duen bilakaera hobeto ulertzeko eskema moduan agertuko dugu.

1796: Smooth Nikola erlojugile suitzarrak “musika-kutxa”, zilindro-bidez soinuak grabatzen zituen makina asmatu zuen.

1860: Edouard leon Scout de Martinville frantziarrak lehenengoz lortu zuen erreproduzitu eta entzuteko moduko grabazio bat egitea.

1876: Thomas A. Edison iparramerikarrak “Fonografoa” asmatu zuen, soinuak grabatzeko eta erreproduzitzeko gai zen aparailua.

1888: Emilio Berliner alemaniarrak “Gramofonoa” asmatu, erregistratu eta patentatu zuen. Aparailu hau aurrekoaren antzekoa zen, baina zilindro batean grabatu beharrean disko lau baten gainean grabatzen zuen.

1894: Berlinerren Gramophone konpainiak merkaturako lehen diskoak egin zituen. 5” eta 7”-koak ziren.

1902: Europan Gramophoneren 10”-ko lehen diskoak salgai jarri ziren. Alde bakar batetik grabatuta zeuden, Milanen Enrique Carusok abestutako opera-bertsioekin.

1904: Bi aldetako diskoak ugaldu ziren.

1930: 12”-ko lehen binilozko diskoa agertu zen. 33 1/3 b/minutuko egiten zituen.

1948: 12” iraupen luzeko lehen diskoa agertu zen, polibinozko erretxinaz egina. Horrek ere 33 1/3 b/minutuko egiten zituen, eta alde bakoitzean 25 minutu irauten zuen.

1985: CDak biniloek lekua hartzen hasi ziren.

Prezioak

Salgai ditu:

· Disko handiekin egindako poltsak, 14 €.
· Disko txikiekin egindakoak, 10 €.
· Koadroak: 8 - 10 €-tik aurrera.
· Eraztunak: 5 €-tik aurrera.

Nati Mora
Disko-Poltsak

Antxon AGUIRRE SORONDO

Natividad Mora
Larratxo kalea, 24
DONOSTIA
Posta elektronikoa: natividadmora@hotmail.com

Nati Mora

Sarrera

Gaurkoan Nati Mora ekarri dugu, “poltsa-diskoak” ezohiko produktua egiten duen artisaua. Alabaina, horretaz gain beste elementu batzuk ere egiten ditu, hala nola koadroak eta eraztunak.

Artisaua

Artisau hau Irunen (Gipuzkoa) jaio zen 1954ko irailaren 11n, baina gaur egun Donostian bizi da.

Beti gustatu izan zaio eskulanak egitea, eta adibidez berorrek josten zituen alabarentzako euskal jantziak, brodatu egiten zuen, margotu, etab.

Duela urte batzuk artisautza-postu batean “poltsa-disko” bat ikusi eta ideia gustatu zitzaion. Halatan, hori nola egin zitekeen ikasten hasi zen. Hastapenak ez ziren errazak izan, binilozko plakari zuloak egiterakoan hautsi egiten baitzitzaion, baina azkenean teknika egokia aurkitu zuen.

Nati Mora

Hasieran binilozko diskoekin horma-erlojuak egiten zituen, iratzargailu txikien makineria erabiliz. Inauteri batzuetan, poltsa bat behar zuela eta, binilozko bi diskorekin egin zuen.

Eta, orijinaltasuna dela eta, arrakasta handia izan dutenez, horrela jarraitzen du gaur egun ere, poltsa-diskoak egiten eta bigarren eskuko merkatuetan saltzen.

Poltsaren bi alboak binilozko disko zaharrez eginda daude.

Gaur egun hiru linea dauka artisautza-lanetan:

1. Ezagunena “poltsa-diskoak” dira, hau da, bi aldeetan musika-disko zaharrak dituzten poltsa borobilak, 30 cm-ko formatu handikoak edota 18 cm-ko formatu txikikoak.

2. Koadroak, normalean txikiak eta kolore bizikoak, bertan postalak, litografiak, eta abar markoztatzeko.

3. Hotzean lantzeko materialez egindako eraztunak. Horiek egiteko, kurrikak, aliketak eta mozkailuak baino ez ditu erabiltzen, eta normalean birziklatutako materialekin.

Sorkuntza-lanak “Donostitruk” merkatuetan saldu ohi ditu. Donostiako Udaleko Ingurumen Baliabideen Etxeak antolatutako bigarren eskuko merkatuak dira; hilaren bigarren larunbatetan Donostian izaten dira, hirugarrenean Errenterian, eta azken larunbatean Hernanin.

Prozesuak

Poltsa-diskoak egiteko, oparitzen dizkioten binilozko disko akastunak erabiltzen ditu, bi formatutan:

1.- Bakunak, 7”-ko binilozko diskoak erabiliz (gutxi gorabehera 180 mm-ko diametrokoak, 45 b/min. egiten zituztenak).

2.- LPak, 12”-ko diskoak erabiliz (gutxi gorabehera 300 mm-ko diametrokoak, 33 1/3 b/min. egiten zituztenak).

Gero hainbat modutan apailatzen ditu, batzuk urre- edo zilar-koloreko oihalez eta kateez, edota beste oihal batzuez, euskarriak erantsiz, eta abar.

Nati Mora

Eraztunak egiteko

Eraztunak aluminiozko alanbrez egiten ditu. Kurrikak, edo molderako beste edozein objektu, erabiliz modelatzen ditu, eta nahi duen neurria eta diseinua lortu arte itxuraldatzen ditu.

Modeloak tankera askotakoak izaten dira, artisauaren irudimenaren arabera. Lanari ekiten dionean ez dauka aurretik diseinurik pentsatuta; aitzitik, “eginean eginez” itxura hartuz doa behin betiko produktua lortu arte.

Apurtutako lepokoetako harriak, edo soberan daudenak, berrerabiltzen ditu. Eskuarki, kristalezko elementuak erabiltzen ditu, kolore ugaritakoak izan daitezen ahaleginduz, nahiz eta berari batik bat tonu grisak, urdinak eta beltzak gustatzen zaizkion, Natik berak dioenez: “eramangarriagoak baitira”.

Irakurleen iritziak:

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media