Albokea Euskal Herriko soñu
tresna bat dogu. Soñu tresna hau, zurezko bustarri bat,
bi behi adar; kañuberazko bi tutu eta bi fita; argizariak,
liñoak, norberen ule eta zaldi griñak osotzen dauz.
Egurretatik, zurezko bustarria egiten da (lehen gehienetan untzurrizko
bustarria erabiltzen zan), bustarriaren gainean kañuberazko
bi tutu jartzen dira; ezkerraldekoa bost zulo dituena eta eskuinaldekoak
berriz hiru zuloduna. Adar txikerrena, albokeak aurrealdean daroa
bustarria eta tutuak lotuaz, eta adar barruan, kañiberazko
fitak (soiñu hotsaren sortzaileak), tutuen ahoko zuloan
sartuta. Adar handia, albokak soñu hotsak hasi eta hurrunago
entzun daitezen erabiltzen da. Liñoa berriz, keñuberak
lotu eta fitatarako. Uleak edo zaldi grinak, fitaren miñari
azpian jarri, soñu hotsak zoliago atera daitezan. Liñoak
lan bardiña egiten dau, baiña fitaren erastuna
egiteko ere erabili izan da. Argizaria berriz loturako bitarte
hoiek estaltzeko erabili ohi da. Adar txikirrean botatzen dan
alboka arnasea, bitartetatik barik, guztia zuzenean tutuetara
fitetatik sartu beiten. Fitaren mingaiñean ipiñi
behar danean ere erabiltzem da, horrela albokaren soinu hotsak
euron neurrian sartzeko.
Alboka kantuetan eta alboka soñuetan lagun, koblaria eta
panderojotzailea izan dira. Normalean kopla sortzailea, alboka
munduko bertso koblakaria izan ohi da. Bai albokari eta bai panderojotzailea
ere, erromeri eta jaialdietan, jantzikera berezi batekin agertzen
dira. Albokaren mundu horretan badira alboka soñuetako
yantzalariak ere.
Albokaren arnasea
Alboka jotzen ikasteko, alboka arnasa
berezi bat ere ikasi behar da. Orain azalduko dudan era hau nire
alboka eskolan erabili neban Andra Mari dantza taldekoei irakasten
1984 urtea geroztik.
Ona hemen arnasa egiten ikasteko bide on bat: (lau dira jarraitu
beharreko pausuak) A)
Sudur zuloetatik arnasa hartu
B) Matraillako papuek haizeagaz bete eta puskarrotuta ipiñi.
C) Sudurreko arnas bidea, zabaldu-zarratuan erabilli
D) Puskarrotua kendu barik, ezpainetatik haizea bota, putzitu.
Joko hau osotuteko ondoren esplikauten
diren gauzak ere behar beharrezkoak dira.
A) Matrailako papuek haizeagaz pusakarrotuz,
sudurretik arnasea hartu, ondoren sudurreko arnas bidea zerratu,
jarraian birikirtan, urdailean eta sabelean dagoen haize indarra,
astiro ezain itartetik bota, nasei bota.Albokari ikasleak lehenengotan
ez dau arnaserik indergetu behar, bular barruko eta bai beste
guztietako arnasagaz larrialdian geratu ez dadin (bai larriagatik
edo gitxiagatik)
B) Ahotik arnasa botatzen zagozela(egonaz), ahoko putzari itxi
eta sudurretik bota larrialdian ito ez egiteko.
C) Sudurretatik arnasea hartu eta sudurretik eta ahtik, bietatik
batera bota.
D) Sudurretik arnasa hartu eta ahotik botatzen egonaz batera,
ezpanak ez estutu, apur bat nasai itxi, haize apur batek ezpanetatik
urten dezan,
Alboka gaur egun 1967ko
ekainaren 18an Galdakao herriko Elizalde auzoan dagoen Andramari
eleiz inguruan albokari, koblari, panderojotzaile eta alboka
munduko dantzalariakk alkartu gintzazan. Bazkal aurreko batzarrean
Eleizaldeko Andra Mari zaindaritzat hartu eta P.Jorge de Riezu,
bertan geugaz zegoena, guztion kapellau izendatu genduan.
Gaur egun ere eta zorionez, beti izan dan modura, albokari eta
panderojotzaile bikote gazteak agertzen yakuz eta nik dakidanik,
azkenengoak Asier 15 urtetako alboka jotzailea eta eta Sarai
panderoarekin eta koplak kantatzen .
Galdakaoko Santa Kurtzeta plazan aurtengo irailaren 20an beraien
lehenengo urten-aldia egin ebien. Jialdia AndraMari dantza taldearen
ardurapean zegoen; Aiñeketakoa, Lehenengoa eta Bigarrena
joaldiakaz herri askotatik etorritako ezpata dantzari eta neskatillari
plazar sartuera emonaz estreiñau ziran musikari gazteak.
Dantzariak, txistulariekaz ekitaldia egin ondoren jaialdiari
bukaera emateko alboka soiñuekin eta koplak kantatzen
amaitu zuten.
Jose Mariano Barrenetxea,
albokaria.
Soinu edizio digitala: Elena Moreno Zaldibar |