Iaz,
Donostiako Zinemaldiaren jaialdian Urrezko maskorra irabazi zuen
"Los lunes al sol" filmak. Film honetan aztergai hauek
ditugu: batetik, egungo gizarte eta ekonomiaren alderdi ezberdinak,
eta bestetik, giza harremanetako alderdirik hunkigarrienak, arruntenak
eta berezkoak.
 |
Argazkia:
http://www.loslunesalsol.com |
Dagoeneko, mende berri bati hasiera baino ez diogu eman baina,
nazioarteko ekonomia globalizatuaren ondorioz izugarria da langabetuen
gorakada. Mundu mailan, bistan da, interes ekonomikoengatik gure
bizimodu arrunta baldintzatua dagoela eta non nahi jasaten ari dira
merkatuaren liberalizazioak ezarrita, aldaketa bortitzak eta kaltegarriak.
Horrela, merkatuaren legeak jarraiki, "La Naval" untzigintza
itxieraren ondorio latzak dakarzkigu gogora film honek. Arazo larriak
sortzen ditu enpresa itxiera honek pertsonengan eta langileengan.
Gizarte konpetitibo honetan, langabetuak, lan mundutik baztertutako
pertsonak behartsuak, arbuiagarriak eta gaitzesgarriak dira.
 |
Argazkia:
http://www.loslunesalsol.com |
Dena dela, egoera beltz honen aurrean irtenbide baliotsuak, ia
ezinezkoak, bilatzen dira, film honetako langabetuen elkarbizitzan.
"La Naval" kide aktoreek, gizaki orok behar dituen oinarrizko
eskubideak aldarrikatzen dituzte gizalegez. "Santa" eta
bere lankideek ez dute onartzen gizarte honetako gehiegikeriak halabeharrez.
Horrexegatik, gizarte "erosoegi" baten aurrean, kaleko
farola berriro ere txikitu ahal dezakete langabetuek nahiz eta,
beraiek giza balore eta jarreretan leial eta zintzo ohi jokatu.
Izan ere, gizartearen parte handi bat noraezean dabil kaitik urrun
transbordadore (aldauntzi) batean gizarte konpetitibo honetatik
aldendurik. Egun, trebezi eta ezagutza zehatz batzuk eta espezializatuak
betetzen dituzten langileek, lanposturen batetan iraungo dute errazago,
baina orokorrean, giza baloreak eta jarrera egokiak ez dira horrenbeste
kontuan hartuko, hala nola: elkarrekiko errespetua, solidaritatea,
duintasuna, tolerantzia,..eta abar. Beraz, lan eskaintza kalitatea
gero eta eskasagoa izanik, kili-kolo egoerako lanpostuak eta horien
lan-baldintza kaxkarrak nagusitu dira non nahi. Egoera honetatik
irteteko gizarte berrantolaketa eta berdinzale baten aldeko ahaleginak
egitea behar-beharrezkoa da. Berriro gizakien artean elkarbizitzarako
arauak ezarri eta ez, inoiz ez ahaztu Amador, Santaren aspaldiko
laguna, izan ere, lagun talde batean giza-eskubideak aldarrikatuz
langabetuen atsekabea errazago gainditzen da eta.
 |
Izan
ere, gizartearen parte handi bat noraezean dabil kaitik urrun
transbordadore (aldauntzi) batean gizarte konpetitibo honetatik
aldendurik.
Argazkia: http://www.loslunesalsol.com |
Alabaina, langabetuen bizi baldintza gordinei ez ikusiarena egiten
dion pasotismoa nagusitzen doa. Gizarte lehiakor honetan, soilik
gizaki konpetitiboek arrakasta lortzen dute, eta gainontzekoek zaila
ikusten dute beraien egoera kaskar horretatik ateratzea. Aberats
eta pobre gizakien arteko ezberdintasunak gero eta larriagoak izaten
dira, hain zuen, "inurri" izaerako pertsonek, lan etekinik
handiena beraientzat bakarrik atera eta gorde nahian, langile porrokatuak
dira, lehiakorrak, eta beraien nahikeriari begira atsedenik hartu
gabe dihardute. Ondo-ondoan gaineko izaki ororentzat, "txirrita"
bezalakoentzat adibidez, eskura egon daitezkeen lehengaiak agortzen
ari direlarik.
Argi dago, "Ongi Izatea"ren zoriona, guztion desira eta
nahia dela; hala ere, gutxi batzuek aukera dute opor garaian atseden
garestia ordaintzea edozein kostaldeko toki turistikoren batean.
Behar konsumista hauek direla medio, aldaketa gogorrak jasango dituzte
hainbat kostaldeko gunek, Santaren kostaldeko herriak besteak beste.
Makroekonomiak, gupidarik gabe, hainbat familiak kale gorrian utzita
diru etekinak bapo handituko ditu bere poltsikoetan.......eta oheratze
garaian azaldu nahi dio Santak umeari bizitza honetako ipuina, era
honetan: langabetuentzat, Santarentzat, urte osoko egun guztiak,
igande egunak dira, eta lanik egin gabe, "Los lunes al sol",
bizitzea "txirrita" baten antzean egotea da.
 |
Kaleratutako
langileek oso zaila ikusten dute berriz lan munduan sartzea,
zaharkitu bai dira beraien ahalmenak eta edozein lanerako.
Argazkia: http://www.loslunesalsol.com. |
Alabaina, komunikabidetan egoera honen berririk ez dago, horietan
"pelotazo" kultura baino ez da zabaltzen. Komunikabideek
pertsonengan neurriz kanpoko irudimena eragiten dute, adibidez,
lehiaketaren batean parte hartuta aberatsa eta ospe handiko pertsona
izatea. Hala ere, Santa eta bere lagunek mass-mediari kritika eginez
parra gurea sortarazten digute. Arazo larrietaz inor ez du kexarik
azaltzen eta gobernuak ere ez du horietan esku hartzen. Interesa
pribatuak gero eta boteretsuagoak ditugu gizartearen erregulazio
gabe honetan, aldiz, gizakien bizi-kalitatea arrisku egoeran dagoela
nabarmena da. Alegia, kaleratutako langileek oso zaila ikusten dute
berriz lan munduan sartzea, zaharkitu bai dira beraien ahalmenak
eta edozein lanerako: gazteak, itxura onekoak eta ongi prestatuak
nahi dituztela eta........amets gaizto bat bihurtzen da beraientzat
lanen bat bilatzea.
Karmele Bujan Vidales,
Gipuzkoako Irakasle Unibertsitate Eskola |