Euskonews & Media.
100 ale (1998-2000)


Egilea: Hainbat
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
ISSN: 1139-3629

Ezaugarriak: CD-Rom honek Euskonews & Media aldizkariaren lehen 100 aleak biltzen ditu, artikulu, irudi, argazki eta soinu guztiekin. Eusko Ikaskuntzak euskal zientzia eta kultura zabaltzeko teknologi berriak eskaintzen dituzten aurkera paregabeaz baliatuz, 1998ko irailaren 8an astekari elektroniko honen lehen alea sarean jartzen du. 2000ko azaroaren 17an, 100. Alea argitaratzen da eta hau ospatu nahiean, CD-Rom berezi hau kaleratzen du Eusko Ikaskuntzak. CD-Rom-aren erabilpenerako Windows 95 edo 98 behar da. Autorun-ez horniturik dago. Automatikoki martxan jartzen ez bada egin klik index artxiboan.

Historiaurrea Euskal Herrian

Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
ISBN: 84-8419-902-9

Ezaugarriak: Euskal Historiaurrearen aldi nagusiei dagozkien ondoz ondoko zortzi moduluen bitartez -Behe, Erdi eta Goi Paleolitoa, Epipaleolitoa, Neolitoa, Kalkolitoa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa-, Historiaurre horretaz gaur egun dugun ezagueraren egoera aurkezten da hemen. Aro bakoitzaren sarreran aurkeztu edukiak ulertzea guztiz baliagarria izango zaigu historiaurreko izakiak mehatxatzen dituzten arriskuen artean bizirik iraun ahal izateko, bai eta ondoko garai batean jokoan aurrera jarraitzeko ere… Horrela, gure antzina-antzinako iraganaz jolas bidez ikasteko modu atsegina duzu hauxe.

Donostiako estropadak

Egileak: Rafael Aguirre
Argitaletxea: Kutxa Fundazioa
Orrialde kopurua: 360
ISBN: : 84-7173-414-1

Ezaugarriak: 1879an, lehen aldiz, Juan Maria Errazu buru zuen Donostiako Udalak arrantza-traineruen lehiaketa antolatu zuen, berau udako jai–egitarauaren barruan kokatuz. Beraz, duela 123 urte hasi zen historia da eta, lehen aroan, nahiz eta Udalak estropadetarako deia egin, jarraipena falta nagusitu zitzaion, ontziek ez baitzuten izenik ematen urte edo bolada hartan arrantza ona suertatzen baldin bazen. Gerora, XX.mendearen hasieran ere izan ziren estropadarik gabeko urteak, antolatzaileek bela-ontzien eta beste arraun-mota exotiko batzuk bultzatzeko asmotan sariak etengabe murrizteak ekarri ohi zituen gabeziak eraginda.

Kontxako Estropadak lehen urtetik jarraitu ziren, era sutsuan jarraitu ere, eta jendetza handiak bildu ohi ziren bertan, garraiobideak oso urriak ziren garai haietan. Arrakastaren gakoa, ordurako arrantzale-koadrilen eta itsasaldeko herrien arteko lehian aurki daiteke; horretaz gain, dirutza handiko apustuek ere piztu zuten traineruen arteko norgehiagoka hura.

Urteen poderioz, eraldatuz joan ziren poliki-poliki Kontxako estropadak. Baporeak arrauna ordeztu zuen arrantzuntziak bulkatzeko sistema gisa eta traineruak lehiarako bakarrik egiten ziren. Koadrilak lehorreko arraunlariekin indartu ziren, berauen lanak entrenamenduetan jarraipen handiagoa egiteko aukera ematen baitzien. Baina arraunlaria herriarekin uztartzen saiatu izan da beti.

Etnografía de Bermeo

Egileak: Anton Erkoreka
Argitaletxea: Doniene
Orrialde kopurua: 351
ISBN: 84-931626-0-4

Ezaugarriak: La etnografía es la ciencia que describe, estudia, la cultura de un pueblo, de una sociedad, de un grupo humano. Etnografía viene de ethnos (grupo humano, cultura) y graphos (descripción). Según Lévi-Strauss “la etnografía consiste en la observación y el análisis de grupos humanos considerados en su particularidad y que busca restituir, con la mayor fidelidad posible, la vida de cada uno de ellos, mientras que la etnología utiliza de manera comparativa los documentos presentados por el etnógrafo...la etnología corresponde aproximadamente a lo que en los países anglosajones se entiende por antropología social y cultural”.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

EUSKOBOOKS
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2003/09/11-19