El nacimiento del periodismo vasco
Gacetas donostiarras de los siglos XVII y XVIII
Egileak: Javier Díaz Noci, Mercedes del Hoyo
Hurtado
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 445
ISBN: 84-8419-915-0
Ezaugarriak: Huartetarrek, Gipuzkoako inprimatzaile
ofizialek, Euskal Herriko lehen aldizkariak argitaratu zituzten XVII. mendean.
Aste batean Bruselatik etorritako gazeta baten berrargitalpena eta besteanhauxe
bilduma bakarra duen beste kazeta bat argitara eman zuten. XVIII. mendean,
ziurrenik Caracas-eko Gipuzkoako Konpainiarekin lotua, hirugarren bat atera
zuten. Guztien faksimila ematen dugu hemen, ikerketa historiko eta linguistiko
batekin batera.
Informazio gehiago: www.euskoshop.com
Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939)
Egilea: Javier Díaz Noci
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 298
ISSN: 0213-0289
Ezaugarriak: Euskaraz idatzitako prentsa inguruko
kazetaritzarekin gonbaratuta berandu samar hasi eta gutxi ezaguna izan arren,
oparoa bezain irakargarria da XIX mendearen haserako lehiek sotarazi zuten
euskararen presentzia prentsan. 1834an Donostiako liberalek El Correo del
Norten lehen kazetaritza-testuak argitara eman zituzten, karlisten Gipuzkoako
nekazarienganako eraginari aurre egiteko.
Bestalde, Ipar Euskal Herrian J.A. Chahok 1848an euskara hutsezko lehen aldizkaria
kaleratu zuen, Uscal Herrico Gaseta. Harez gerozktik, bai Hegoan bai Iparrean,
gizako eta gizatalde oso ezberdinek beren ideiak, lehiak eta eztabaidak islatu
zituzten euskarazko hainbat eta hainbat aldizkaritan, euskal kazetaritza bere
gailurrera iritsi arte. 1937an, Gerra Zibilean alegia, euskara hutsezko lehen
egunkaria, Eguna, agertu zenean.liburu honek gure kulturaren zati hau argitu
eta gizon-emakume haien ahaleginak eta pentsamoldea erakutsi nahi ditu, besteak
beste, Euskalduna, Ibaizabal, Argia, Ekin, Euzkadi eta beren sotzaileak ezan
ziren Jean Hiriart-Urruty, R.M. Azkue, Bittor Garitaonaindia, Gregorio Mujika,
Ebaristo Bustintza eta beste horrenbesteren historia adieraziz.
Informazio gehiago: www.euskoshop.com
Mediatika. Cuadernos de Medios de comunicación, 6
Egilea: Javier Díaz Noci [et al.]
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 250
ISSN: 1137-4462
Ezaugarriak: Zenbaki hau komunikazioa ikertzera
zuzenduko da, gogoeta kritiko eta disziplinartekoaren bidez eta kode berrietara
zabalduz. Saileko ikerketaren alorrean honako lanak aurkezten dira: J. Larrañaga,
M. Gabantxo eta A. Arangurenen Sei herri aldizkari: edukin azterketaren bidetik
hurbilketa bat; S. Oregiren Euskarazko herri prentsa. Banaketa eta finantzaketara
hurbilpena eta J. I. Aranesen La comunicación institucional y sus paradigmas:
entre la racionalidad comunicativa y la lógica instrumental. Halaber,
analisi pare bat bildu dira ale honetan: C. Garitaonaindiaren Las televisiones
regionales en Europa eta B. Muñozen Comunicación, cultura y
desigualdad social: interpretaciones contemporáneas. Dokumentazioaren
alorrean C. Landa Montenegroren lana aurkezten da: Recopilación de
Tesis Doctorales sobre Comnicación en las Universidades del País
Vasco: una aproximación (1984-1995)). Aipamen-oharren alorrean medien
inguruko hainbat hurbilketa irakur daitezke, J. Fernández Sebastián,
G. Toral, J.C. Miguel de Bustos, J. Díaz Noci, I. Azkoaga eta C. Arocenak
eginak. Orobat, komunikazio esperientzia berriei eskaintzen zaien bigarren
bloke bat planteatzen du MEDIATIKAK, hala nola Cero en conducta proposamena;
Koldo Aginagaldek koordinaturiko Cara a cara topaketa foroa eta Imágenes
gune grafikoa, A. Fernández Calle margolariaren lan erakusgarria biltzen
duena.
Informazio gehiago: www.euskoshop.com
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français
Aurreko Aleetan |