Erbestearen seme alabak. Deserriaren bideak. Nazioarteko BatzarraEscuchar artículo - Artikulua entzun

Joxerra Zabala
Traducción al español

Izenburu horrekin, datorren abenduaren 2tik 5era, Donostian eta Gernikan, Hamaika Bide Elkarteak eta Gernikako Bakearen Museoak Nazioarteko Batzarra antolatu dute. Orain arte antolatu izan diren jardunaldietan, beti, erbestearen indar handiko pertsonaien inguruan egin izan badira –Eugenio Imaz eta Martin Ugalde besteak beste- oraingoan haien ondorengoengan jarri nahi izan dute haien arreta guztia aipatutako elkarteek, aldi berean pertsona hauei omenaldi xume bat egin nahirik.

De izda. a dcha.: Agustín Zubicaray, Bernardo Estornés Lasa y Martín de Ugalde Orradre, nombrados académicos de honor de Euskaltzaindia. Salón del Trono de la Diputación Foral de Gipuzkoa, 25 de junio de 1993. Fot. G. E. Z.-1993.

Ikuspuntu horretatik abiatuta, erbesteratuen seme-alabak lehen eskuko testigantzak eskaini diezazkigukete zalantzarik gabe. Haien bidez gurasoek bizi izandako arazoak, herri berrietan errotzeko izandako arantzak eta minak, lanak eta herriminak ondo asko ezagutu ditzakegu. Eta hori da, hain zuzen, batzar honen helburua, hau da, testigantza horiek jaso ezkero, ezagutu, eztabaidatu, azkenik, argitaratzeko gal ez daitezen. Horretarako bi motatako ponentziak jaso egingo dira. Alde batetik, gure artean oso ezagunak diren idazleak, irakasleak edo profesionalak aurkeztuko dira, haien esperientziak publikoan azaltzeko: Federico Alvarez, Arantza Amezaga, Carlos Blanco Aginaga, Castor Narvarte, Nestor Basterretxea, Maria Luisa Elio... izango dira horietako batzuk. Bestetik, bai antolatzaileak baita ere zenbait lagun elkarrizketen bidez zuzeneko testigantzak jasotzen ari dira dagoeneko, ondoren, besteekin batera argitaratzeko asmoarekin.

Ekimen honetaz informazio gehiago edo egitaraua jaso izan ezkero, www.euskalnet.net/zabalagir orrialdera jo edota hamaikabide@euskalnet.net helbidera idatz dezakezu.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

KOSMOPOLITA
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2003/11-28/12-05