SOINUJOALEAREN SEMEA
Egilea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela
Orrialde kopurua: 482
ISBN: 84-7681-384-8
Ezaugarriak: Liburu honek Bernardo Atxagaren aurreko
guztiak hartzen ditu bere baitan, eta, alde horretatik, amaiera bat da, bilgunea.
Bere irakurleek lehendik ere ezagunak zaizkien pertsonaiak eta gaiak aurkituko
dituzte orrialde hauetan, eta, tarteka, Obabakoak edo Gizona bere bakardadean
bezalako liburuen barruan sentituko dira. Aldi berean, ordea, berria egingo
zaie dena: mundu zabalagoa eta sakonagoa aurkituko dute, giza esperientziari
estutik lotzen zaiona. Bernardo Atxagak berak elkarrizketa batean adierazi
zuen bezala: "Orain arteko guztia sartu nahi dut liburu batean, eta nire
idazle bizitzako atal bat itxi berriro hutsetik hasteko. Horrez gain, jakinmina
daukat, noraino iritsi ote naitekeen lehengo bideetatik, zer nolako obra idatz
dezakedan". "Soinujolearen semea" helburu horrekin egindako
lanaren emaitza da.
AIREZKO EMAKUMEAK
Egilea: Felipe Juaristi
Argitaletxea: Erein
Orrialde kopurua: 296
ISBN: 84-9746-130-4
Ezaugarriak: Sara Vidalek ez zuen ihes egin alemanak,
gerran, Odessa hiriko atariraino iritsi zirenean. Aukera eman zioten trena
hartu eta alde egiteko, gizon-emakume askorekin batera, arriskutik libre izango
ziren tokiren batera. Ez zuen ihes egin, bere burua hilobi bati lotua ikusten
baitzuen, jakinik ez zela Kauffmannen hilobi, baina hori gutxienekoa zitzaion,
mundua orduan hilobi handia zenez, hilobi bakarra zainduz guztiak zaintzen
zituela uste baitzuen. Ez zuen ihes egin alemanak bila etorritakoan; biolin
kutxa, maleta bat eta soinean eramateko arropa gutxi batzuk hartzeko aukera
eman zioten. Bagoi zikin batean sartu zuten, bera bezalako beste berrogei
emakumerekin batera, haiek ere arrazoi bategatik edo besteagatik Odessa hirian
geratuak, haiek ere ihes egiteko gogorik gabeak, bazekitelako edo bestela
susmatzen zutelako ihesaldi guztien amaieran hilobi bat zegoela, lurrezko
hilobi edo airezko hilobi. Trenak abiadura hartu eta atzean utzi zuen hiria,
eta gauez lautadan barrena zihoalarik, Sara Vidal, biolina kutxatik atera
eta, joka hasi zen Scriabinen Gauekoa. Gauak ere gehiago gautu zuen.
LINUX sistemaren eta sarearen administrazioa
Egilea: Iñaki Alegria
Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea
Orrialde kopurua: 306
ISBN: 84-8438-040-8
Ezaugarriak: Hau da Linux sistemaren inguruan
euskaraz argitaratzen den lehen liburua. Informatikaren mundura iraultza ekarri
duen sistema honen azterketa zehatza egiten da bertan, erabilpen anitz kontuan
hartuta: konputagailu isolatu baten administrazioa, sare lokal baten zerbitzaria
edo Interneteko zerbitzaria.
Liburu honen helburua hirukoitza da: batetik, Euskal Herriko unibertsitateetan
eta goi-zikloetan administrazioarekin zerikusia duten irakasgaietan testu-liburua
izan nahi du; bestetik, informatikazale euskaldunoi Linux/Unix munduan hasteko
edo sakontzeko laguntza eskaini nahi die; eta, azkenik, profesionalentzako
kontsulta-liburua ere izateko helburua du.
Manual literaturazkoa
Egileak: J. Elordi, L.M. Saiz Pezonaga, K. Uribe
Argitaletxea: Cénlit Ediciones
Orrialde kopurua: 157
ISBN: 84-85511-65-4
Ezaugarriak: Manual Literaturazkoa edo
literatur iruzkinak burutzen ikasteko liburua. Azpi-tituloak dioen
moduan, iruzkinak gauzatzeko ildoan proposatzen dituen liburua da. Irakasle
nahiz ikasleek, funtsean, iruzkina gauzatzeko ildoen atala, komentario burutu
baten eredua, lagungarri linguistikoa eta bibliografia dituzte eskura. Hona
hemen egileek idatzi dutena liburuaren kontra-azalerako:
Testu-iruzkinei ekiteko orduan ez dago irudimena bezalako bidelagunik. Eta
irudimena aipatu dugularik, irudika ezazu, adibidez, XVII. mendean gaudela
eta zu, irakurle, Donibane Lohizune, Getaria edo Lekeitioko kaitik atera berria
zarela, Islandia, Ternua edo Groenlandia aldera, euskal balea-arrantzaleen
txalupa batean. Zure eginkizuna, hala ere, ez da baleak harrapatzea izango,
guztiz bestelakoa baizik. Zuk bidaiaren nondik norakoak apuntatu beharko dituzu;
bitakora-kaieran idatzi egunez egun txalupan zein txalupatik kanpo gertatzen
dena. Hain zuzen ere, egiteko hori burutzeko erabil dezakezun bide bat eskaintzen
dizu Manual honek.
Nire Gorputza Barrutik
Egilea: Elhuyar Edizioak
Argitaletxea: Elhuyar Fundazioa
ISBN: 84-95-338-41-6
Ezaugarriak: Joko didaktikoz osaturiko CDa da. 8-12
urte bitarteko gaztetxoei
zuzenduta dago, eta faraoien munduan kokatua. Giza gorputzaren atalak era
dibertigarrian ikasteko aukera eskaintzen du.
Las migraciones vascas en perspectiva histórica (siglos
XVI-XX)
Egileak: Oscar Alvarez Gila, Alberto Angulo Morales
(eds.)
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Orrialde kopurua: 258
ISBN: 84-8373-447-8
Ezaugarriak: Las emigraciones hacia América,
y los procesos migratorios que han ligado Euskal Herria con otras regiones
de su entorno, han sido uno de los elementos persistentes en la historia vasca,
que en gran medida caracterizan su evolución, y cuya impronta se halla
presente en su propio desarrollo social, político y económico.
Por tanto, la presencia de los vascos más allá de sus fronteras
constituye un elemento necesario para la comprensión de la historia
del país, dentro de la cual las migraciones no pueden entenderse como
un factor extraño, sino como una realidad fuertemente imbricada en
la compleja sociedad vasca.
EUSKALKIAK
Herriaren lekukoak
Egilea: Koldo Zuazo
Maparen marrazkia: Andoni Elordui
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 240
ISBN: 84-9783-061-X
Ezaugarriak: Euskara bat da, nortasun markatua
duen hizkuntza, ingurukoengandik bereizia eta milaka urtetako historia duena.
Baina, era berean, modu ezberdinetan hitz egiten da batetik bestera: lurraldez
herri txikia izan arren, euskalkitan zatiturik ageri zaigu aspaldidanik. Dena
dela, okerra bezain mugatua litzateke euskalkien ikuspegi ezkor bat ematea:
azken batean, horixe izan da belaunez belaun jaso dugun euskara bizia, eta
hortixe aberastu beharko dugu denon arteko hizkuntza batua.
Koldo Zuazo irakaslea aspaldidanik dabil Euskal Herri osoko hizkerak aztertzen,
eta urteetako lan horren emaitza da liburu hau; euskalkien sailkapen
berri bat aurkezten digu bertan, horretarako erabili dituen irizpide
eta arrazoiak argi adierazita; horrekin batera, hizkera guztien deskribapen
xehea daukagu, baita euskalkien mugak gainditzen dituzten ezaugarrien bilduma
bat ere, dialektologiaren gure ohiko ikuspegitik harago begirarazten diguna.
Koldo Zuazo Zelaieta (Eibar, 1956) Euskal Herriko Unibertsitateko
irakaslea da. Bere irakasgaietako batzuk argitaratuak ditu, eta lau dira orain
artean osatu dituen liburuak: Euskararen batasuna (Euskaltzaindia:
1988), Arabarrak Euskararen Herrian (Arabera: 1999), Deba ibarreko
euskeria (Deba Ibarreko udalak: 1999), Euskararen sendabelarrak
(Alberdania: 2000). 1998an euskalkien gaineko ikuspegi berria aurkeztu zuen
Iruñeko Fontes Linguae Vasconum aldizkarian, “Euskalkiak, gaur”
izeneko saioan.
Las horas del búho
Egilea: Txiliku
Argitaletxea: Ttarttalo
Orrialde kopurua: 152
ISBN: 84-8091-898-5
Ezaugarriak: Este conjunto de cuentos de Txiliku
nos presenta un mundo que pocas veces se refleja en nuestra literatura: la
caza prohibida, el brillo de las armas, la fascinación por la sangre...
Son sociedades cerradas, llenas de sentimientos primarios y atavismos, las
que se nos muestran aquí, pequeños universos masculinos: la
sociedad gastronómica, el cuartel... El autor ha llevado a cabo una
notable labor de ambientación, pero su mayor logro reside en la ironía,
arma empleada para superar el costumbrismo y el tremendismo que puede surgir
por oposición a aquél. En estos cuatro cuentos, caracterizados
por su fuerza y nervio, se pueden hallar diversos elementos e hilos conductores
que, casi a escondidas, conforman lo que podría ser una novela. Sean
cuentos o novela, tienes entre las manos una narración de gran contenido
que viene a mostrar diversos aspectos oscuros del alma humana por medio de
un lenguaje natural y verosímil.
Erdi Aroa Euskal Herrian
Egileak: Iñaki Bazan, César González
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Mota: Diska konpaktua
ISBN: 84-8419-924-X
Ezaugarriak: Erdi Aroa hartzen duen esparru kronologikoaren
barnean, V. mendetik XV.era, 1300 arteko urteek euskal gizarte feudalaren
eratze eta sendotze prozesuaren testigantza ematen digute. Hona bertan ukitzen
diren gaietariko batzuk: espazio politiko-administratiboen osaera; ekonomiaren
bilakaera eta gizarte aldaketak; hiribilduen sorrera; lurraldea kristautzea
eta Elizaren antolaketa; arte eta kultura agerpenak; eguneroko bizitza eta
talde pentsamoldeak.
Informazio gehiago: www.euskoshop.com
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français
![]() |
Aurreko Aleetan |