Zubiagaren erakusketa Harresi aretoan

Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Rafael Fernández Zubiagak erakusketa ireki zuen Arrasateko Harresi Aretoan abenduaren 16an. Hainbat erakusketa egin ditu arrasatearrak 1951az geroztik, nahiz eta orain dela hamar urtera arte erdi utzia zuen margotzea. Duela sei urte erretiratu zenetik, 250 margolan baino gehiago egin ditu, eta lehenengo eguna izateko, jende ugari gerturatu zen bertara. Arrasatearra pozik agertu da herritarren harrerarengatik.

Argazkia
Zubiaga bere margolan baten aurrean. (Arg. Z.V.M.)

Paisajea irudikatzen duten lanak, estilo inpresionistan daude eginda. Hogeita hamar lan daude ikusgai Iturriotz kaleko aretoan. Euskal Herria, Girona, Picos de Europa... Bertatik bertara margotzen du Zubiagak, eta gehien gustatzen zaizkion naturako txokoak hautatzen ditu, bere zertzeladekin irudikatzeko.

Argazkia
Erakusketaren inauguraziora jende ugari gerturatu zen. (Arg. Z.V.M.)

Urtarrilaren 6ra arte egongo dira hogeita hamar margolanak ikusgai Harresi Aretoan.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

HERRIAK
Arrasate
Bilatu Euskonewsen
2003/12/19-29