Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Joxe Arriaran Arrasateko pilotari ohiak, gerra osteko Santamas jaiei buruz hitz egin digu. Gauzak nola aldatzen diren jakiteko aukera paregabea.
"Gerra osteko Santo Tomas jaiak gaurkoekin alderatuta, oso desberdinak ziren. Orduko giro paregabea zen jaietatik gehien atsegin nuena. Orain bezala feria antolatzen zen. Baserritarrak kaleko jendearekin nahasten ziren, beraien albarka eta guzti. Baina jaiaz gozatu ahal izateko, aurretik lanera joan behar izaten zuen jendeak.
Gaur egun Uarkape pilotalekua dagoen tokian, Ferixalekuan, animalia pila bat egoten ziren: zaldiak, idiak... Tratulariek ekartzen zituzten errepidetik eta pertsona bakar batek, 25 idi baino gehiago ekar zitzakeen, adibidez. Barazkien azokan aldiz, baserriko lanabesak ipintzen zituzten Santo Tomas egunean: albarkak, botak, segak, atxurrak... Nire ama ere joaten zen, txapazko baldeak-eta saltzera.
Txarlatanak ere gerturatzen ziren Arrasatera beraien kapela eleganteekin. Edozer gauza saltzeko trebezia zuten pertsona hauek, hitz egiteko iaioak ziren eta. Baserritarrek kostata ulertzen zieten gazteleraz hitz egiten zietenei, baina hala ere, sarri erosten zizkieten produktuak.
Arrasateko Udala |
Viteriko Eskoletako lorategietan dantza egiteko aukera egoten zen. Filarmonika jotzen zuen norbaitek, eta erreal batzuen truke dantzatu zitekeen.
Santamas egunean pilota partiduak izaten ziren Gurea frontoian, Gogoan dut zenbait urtetan arratsaldez eta gauez izaten zirela partidak egun horretan. Ni ere aritu izan naiz txapelketa horietan, eta giro paregabea egoten zen".
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français