Zuriñe
Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko:
zurkain@euskalnet.net
Gatzagako Jakion enpresak baserriko produktuak kontserbatan saltzen ditu. Gabonetan eskaintza berezia egiten dute, garai honetan ohikoak diren otarreekin.
Jakionek eskaintzen dituen otzarak ez dira gainerakoak bezalakoak: bertako produktuek osatzen dute. Horien artean, gaztaia, txakolina, Gatzaga bertako gatz-potoa, keramika... Salneurriari dagokionez, otarrean sartuko diren produktuen araberakoa dela aipatu dute Jakion-eko langileek: "sagardo botila bat edo erreserbako ardoa sartu; kartoizko kaxa batean edo otarre batean aurkeztu...denak eragiten du salneurrian".
Jakion |
Baina jendeak gehien eskatzen duena ardo ondua, gaztaia eta irasagar edo sagar mermelada dutenak direla diote bailarako enpresakoek. Beraz, aukera paregabea Gabonetan lagunei ezohiko oparia egiteko.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français