TCP/IP sareak
Egileak: J.M. Rivadeneyra
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 200
ISBN: 84-607-9125-4
Ezaugarriak: Liburua TCP/IP eta, orokorrean, konputagailu-sareei
buruz euskaraz zuzenean idazten den lehenengoa da. Zenbait ekarpen egiten
ditu arlo terminologikoan, eta, beraz, erreferentzia bat izango da Internet
eta euskara uztartzen den munduan.
Liburuan Interneten funtsa den TCP/IP sare-arkitektura eta berari lotutako
aplikazioak eta segurtasun kontuak adierazten dira. Unibertsitate mailako
ikastaro baten oinarria izan daiteke, baina euskarazko ertaineko irakaskuntzan
ere oso erabilgarria da liburua. batez ere lanbide heziketan ibiltzen diren
irakasleentzat. Beste aldetik, bere kabuz ikasi duenarentzat dago idatzita
neurri handi batean, eta, beraz, birziklapena edo eguneraketa teknikoa behar
duten Informatika eta Telekomunikazio profesionaleentzako ere laguntza handikoa
izango da, bereziki testuinguru euskaldunean aritzen direnen kasuan, hiztegiaren
aldetik egiten diren ekarpenengatik.
Interneteko TCP/IP arkitektura sortzeko bide luzea berregingo du irakurleak
liburuaren zehar, une bakoitzean sortutako arazoei erantzuna emanez. Ibilbidea
arazo sinpleenetik (bi konputagailu elkarrekin komunikatu) konplexuenetara
doa (mundu mailako sarez osatutako sarea eraikitzea). Tartean TCP/IP arkitektura
osoa eraikiko du irakurleak, bere protokoloak (TCP, UDP, IP, IPv6, PPP, ICMP,
ARP ...) eta aplikazioak (Web, FTP, DNS, Posta elektronikoa), eta hauei dagozkien
estandarrak (socket interfazea, HTML, HTTP, POP3, RFC822, MIME, ...) eta arazoak
aztertuz. Gainera, segurtasun kontuak ere azaltzen dira liburuan: kriptografia
teknikak eta estandarrak (DES, 3DES, AES, SSL, sinadura digitalak, ziurtagiri
elektronikoak, PGP, IPsec ...).
Nere berriketa eta aitortza
Egilea: Leon Albeniz "Iruntxiberri"
Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 277
ISBN: 84-7907-267-9
Ezaugarriak: Iruntxiberri korrikalaria izen bereko
baserrian jaio zan, Aiako herrian, 1937ko abenduaren 18an. Leon Albeniz Maiz
ditu izen-abizenak.
Zenbat apustu jokatu ote ditu bere denboran? Korrika gehien-gehienak, baina
bai banaka batzuk bestela ere. Zenbait marka harrigarri utzi ere bai gerorako.
Markarik haundiena, edo ustegabekoena behintzat liburu mardul hau idaztea,
bere bizitza eta apustularien mundua azalduz, bere jaioterriko euskera jator,
abertas eta garbiarekin.
Leyendo a Bernardo Atxaga
Egilea: Mari Jose Olaziregi Alustiza
Argitaletxea: UPV-EHU
Orrialde kopurua: 254
ISBN: 84-8373-446-X
Ezaugarriak: Este libro nos sitúa frente
al universo literario del escritor vasco más internacional y nos prepara
para el recorrido que iniciamos a través de dos obras narrativas de
Bernardo Atxaga: Obabakoak (1989) y Memorias de una vaca (1992). Pero, además
de analizar el lector implícito que perfilan dichas obras, realizaremos
un repaso de la evolución literaria del autor, hablaremos de la recepción
nacional e internacional de su obra y reflexionaremos acerca del lugar preferente
que ocupa en el actual sistema literario vasco. En definitiva, son las lecturas
y lectores de Bernardo Atxaga las que protagonizan los capítulos del
presente libro.
Revisión del Arte Neoclásico y romántico
Egileak: Jose Angel Barrio Loza
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 482
ISBN: 84-8419-943-6
Ezaugarriak: El cuaderno de sección que editamos
con ocasión de estas Cuartas Jornadas Euskoart, dedicadas a la Revisión
del Arte Neoclásico y Romántico en Euskal Herria, recoge las
ponencias de prestigiosos especialistas junto con interesantes comunicaciones
que abarcan todas las áreas de estudio, en sus vertientes neoclásicas
y románticas: arquitectura y urbanismo, las artes figurativas, las
Escuelas de Dibujo y la RSBAP (Real Sociedad Bascongada Amigos del País),
que fundada en 1763 será precisamente la promotora e impulsora de estas
Escuelas. Se constata a través de este Cuaderno que el País
Vasco se abre a la Modernidad con la herencia de la RSBAP, con un sustrato
cultural apoyado por una potente burguesía, mentes aristocráticas
y liberales. Además se definen y concretan en las distintas áreas
de estudio tanto el movimiento neoclásico como el romántico;
como final se adjunta una valiosa Bibliografía.
Más información: www.euskoshop.com
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français
Aurreko Aleetan |