Nazario Carriquiri, banquero, hombre de empresa y ganadero de toros, falleció el 12 de enero de 1884

Fuente: Enciclopedia Auñamendi

Originario probablemente de la Baja Navarra, era hijo de un calderero establecido en Pamplona / Iruña. Hombre inteligente y activo, se destacó pronto en los negocios de banca y de ganadería interviniendo además en las luchas políticas a favor de Isabel II, siendo diputado a Cortes por Tafalla. Tuvo una casa de banca en Madrid. Fue uno de los creadores de la red ferroviaria del norte de España, construyó el muelle valenciano del Grao y el palacio de los Baleztena en Pamplona / Iruña. Casado con Carmen Moso, no tuvo descendencia. Los toros de la casta Carriquiri eran rojizos, inquietos, y de movimientos rápidos e imprevisibles. Pastaban en los hierbales de Ejea de los Caballeros.

Néstor Goicoechea Araluce, bizkaitar publizista, 1978ko urtarrilaren 14ean zendu zen

Iturria: Auñamendi

Bilbon jaio zen 1900eko otsailaren 26an. Milaka orrialde idatzi ditu "Eibartarra", "Ganeko", "Gixaske", "Jakinzale" eta "Urdiola" bezalako goitizenekin. Mendi gaietan aditua. Bere "Andanzas Montañeras" lanean 1930etik 1973rainoko informazioa biltzen du. Arabar eta bizkaitar mendiari buruzko artikulu asko idatzi zituen "Euzkerea", "Pyrenaica" eta "Vida Vasca" aldizkarietan batez ere. 1968an Bilbon agertzen da "Montañas de Euskalherria", bi liburukiz osatutako lana. Arabar historia eta geografia aztertu du, eta baita ere heraldika, artea, kondairak. Euskeraz ere idatzi izan du. Beste batzuen artean, argitalpen hauek aipa daitezke: De geografía e historia alavesa; En el corazón de Alava: Treviño; Leyendas alavesas; Las riquezas artísticas de Laguardia; La Rioja alavesa; Rutas turísticas de Álava; Armerias...; Calendario euzkadiano; Recuerdos Ignacianos; Galería de alaveses ilustres.

2002ko urtarrilaren 14an zendu zen Emanuel Sein bertsolaria

Iturria: Auñamendi

Xanpun. Senpereko Olagaraia etxean sortua, 1928ko abenduaren 21ean. Sei urterekin Urruñara joan zen bere sendiarekin, “Xanpun” etxera, bere amaren sorlekua. Urruñako plazan bota zuen bere lehenengo bertsoa jendaurrean, Errexil bertsolariaz lagunduta. Gaztetan baserrian bizi izan zen, hargina zen. Behin ezkonduta, 1954an, Donibanera joan zen bertan aingirak eta itsaskiak saltzen jardun zelarik. XX.mendeko azken hiru hamarkadetako bertsolaritzaren adierazgarri da euskal pirinio kontinentalean, batez ere, "Xalbador" eta "Mattin"en heriotzaren ondoren. Gainera, bere belaunaldi eta gazteagoen arteko lotura izan da. Donibanen zendu zen, Lapurdin, 2002ko urtarrilaren 14an.

 

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/01/09-16