A basque in OxfordEscuchar artículo - Artikulua entzun

Xabier Ezeizabarrena, Basque Visiting Fellow, St. Antony’s
Español
English

Michaelmas term, week 8

Brasenose Collegeko Unikornioa

Azken egun hauetan Brasenose College deituriko college-arekin egin dut topo , oharkabean baina sorpresa atsegina izan dena. College honek historian zehar fama eta ospea izan badu, ez da bere jarduera intelektualagatik izan, beste askok ez bezala, baizik eta bertako errugbi talde eta kideen indarkeria eta zakarkeriagatik. Horrela, Oxford eta bertako gertakizunen inguruan sorturiko elezahar edota mito askoren abiapuntu suertatu da. Horien artean, bertakoek beti izango dute gogoan College-ari izena eman ohi zion kondaira, High Table-aren gainean dagoen helduleku edo kisketarena, hain justu. Helduleku honen ondoan sekulako unikornioa dago, edonor mutu uzteko moduko zakila ikaragarriarekin. Brasenose College, Radcliffe Square eta bertako kupulak osatzen duten sarea hiri honek duen altxorrenetariko bat da ,ordezkaezina neguko gau lainotsu horietan, unikornio mehatxari eta aldi berean beldurgarriaren pean izandako High Table baten ostean...

Argazkia
Christ Church. Xabier Ezeizabarrena bere familiarekin.

Hilary term, week 9

Arabiako Lawrencen oreina

Galestarrekin izandako hartu-emanei esker "The Welsh One" edo Jesus College ezagutzeko aukera izan dut. Oxfordek betidanik harreman handia izan du Galesekin batez ere Oxforden kokapen estrategikoa dela medio, London eta Gales artean. Halaber, Galesek historian zehar industri krisialdi gogorra jasan duen bitartean ,Oxfordek kotxe industriarekin loturiko lanpostu ugari eskeini zizkien galestarrei eta horietako askoren semeek Jesus Collegen bukatu zuten ikasten. College hau ezaguna da baita ere Turl Street ahatzezinarekiko paralelo dagoen Exeter College-arekin duen lehiagatik.

Jesus Collegen Historia ikasle ibili zen Arabiako Lawrence, hemendik "Oxford-eko Lawrence" bezala ezagunagoa, 12 urte zituenetik hiriko iparraldean bizi izan zelarik. Lehenengo Mundu Gerra bukatu ostean Lawrencek "All Souls" Collegean 3 urtez lan egiteko kontratua sinatu zuen , baina urte bete soilik iraungo zuen bertan, izan ere laster gerraosteko negoziaketetan parte hartzaile zuzena bilakatu zen. Winston Churchillen laguntzaile zuzena izanik, Oxfordetik kanpo denboraldi luzeak igaro behar izan zituen, baina hala ere Robert Gravesek Lawrencek bertan bizi izandako pasarte batzuk dakarzkigu gogora "Goodbye to All that" (1929) liburuan. Bertan adibidez, Lawrencek patioetako belarrarekiko zuen arduraren berri ematen digu Graves-ek, edota Magdalen College-n bizi zen oreinaren lapurketaren berri. Lawrencek irmoki uste zuen orein horrek "All Sounds" Collegeko barne patio batean egon behar zuela, aspaldiko garaietatik bertan "askatasun osoz" bazkatu zuen bezalaxe.

Argazkia
Sant Johns.

Hilary term, week 11

  Argazkia
Christ Church Tower.

Oxford eta Isis, hiria eta ibaiaren arteko hartu-emanen inguruan sorturiko amodio istorio eta kondairen protagonista izan dira. Batak bestea bustitzen duen heinean ez dago Oxford Isis gabe, eta alderantziz; ibaiak Iparretik Hegoaldera zeharkatzen du hiria, ubideen artean zeharka-meharka ibiliz, baso eta parkeak inguratuz, Christ Church edo Magdalen College barrura sartu nahiko balu bezala. Eta bertaraino inguratzen da gabarra zaharretan , baina bat-batean kroskoak kanoa txikiago bilakatzen dira, abiadura handiz egunsentiko lainoen artean ibaiaren urak zeharkatzen dituzten batel edo txalupak.

Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/02/13-20