Josu
Waliño, Eleka ingeniaritza linguistikoa
Traducción al español
Lengoaia naturalaren prozesamendua izan da informatikaren jaiotzaz geroztik arreta berezia jaso duten gaietako bat. Gela oso bat behar zuten lehenengo ordenagailu haiek sortu ziren garai hartan bertan, ordenagailuek lengoaia naturalaren prozesamenduan izango zuten eragina izaten zen hizpide, eta gai anitz landu dira 60ko hamarkadaz geroztik arlo hauetan: zuzentzaile morfologikoak, zuzentzaile gramatikalak, testu-tratamendu automatizatua eta, nola ez, itzulpen automatikoa edo ahotsaren sintesia bezalako gai ’izarrak’.
Horregatik, Teknologia Berriak modako termino bihurtu zaigun garai honetan, ez da harritzekoa behin eta berriz horiek hizkuntzaren tratamenduan izan dezaketen eragina neurtzen saiatzea. Eta, alderantziz, baita hizkuntzek teknologia berrietan duten eragina jakin nahi izatea ere. Eta hizkuntza gutxituen kasuan?
Azken galdera hori bi eratara egin dezakegu: zein da hizkuntza gutxituek teknologia berrietan duten betebeharra? Edo, bestela, zein eragin dute teknologia berriek hizkuntza gutxituetan?
Bi galderak guztiz desberdinak izan arren, biek dute garrantzia. Artikulu honetan bietaz arituko naiz, sakontzeko aukera gutxi izan arren, adibide bana jarriz.
Eleka ingeniaritza linguistikoaren webgunea. |
Hizkuntza gutxituak teknologia berrietan
Gero eta argiago dago teknologiarekin dugun harremana aldatzear dagoela. Domotikaren presentzia gero eta nabarmenagoa da gure bizitzan, eta horrek pertsonek makinekin dugun harremana naturalagoa izatea egiten du. Halaber, ez dugu informatika jakin beharrik ordenagailua erabiltzeko, eta are gutxiago garbigailua martxan jartzeko. Baina kasu guztietan teknologiak hartzen du parte.
Aurrerantzean, teknologiaren erabilera hori naturalago bihurtuko da, eta pixkanaka lengoaia naturala izango da makinekin lan egiteko erabiliko dugun tresna. Harreman horrek, ordea, hartuko al ditu hizkuntza gutxituak bere baitan? Edo ingelesez aritu beharko dugu gure inguruko tresnekin? Izango al da euskara erabiltzeko aukerarik?
Hori gure esku dago. Hau da, enpresa handiek ez dute hizkuntza gutxituen aldeko apusturik egiten; beraz, teknologia berriak erabiltzean, gure hizkuntzaz aritzeko aukera geuk landu beharko dugu. Hori da Elekan egiten saiatzen garena. Adibide garbia Xuxen da. Guztiok ezagutzen dugun zuzentzaile ortografikoa gaur egun arrunta bada ere, garai batean izugarrizko jauzia suposatu zuen euskarak teknologia berriekin zuen harremana finkatzean. Ondoren, beste tresna batzuk etorri dira. Esaterako, 2003an kaleratu zuen Elekak euskarara egokitutako OCRa, aspalditik hainbat hizkuntzarako zegoen tresna. Badira beste zenbait tresna hizkuntza nagusietan arrunt bilakatu direnak eta hizkuntza gutxituentzat ez daudenak, zuzentzaile gramatikala esaterako. Noiztik dugu Word-en gaztelania, frantsesa edo ingelesa bezalako hizkuntzen estilo-zuzentzailea? Badira urte batzuk. Eta euskarazkoa? Oraingoz ez. Eta Euskal Herrian garatzen ez badugu, ez dugu halakorik izango.
IXA Taldearen webgunea. |
Horretan ari da, beraz, Eleka. Euskararako zuzentzaile gramatikala da esku artean ditugun proiektuetako bat, eta IXA Taldearekin garatzen ari garen tresna horren emaitza laster batean izatea espero dugu. Ea pixkanaka euskara jartzen dugun teknologikoki beste hizkuntzen pare.
Teknologia berriak hizkuntza gutxituen alde: Berbagune
Lehen egindako bi galderetan, bigarrenak badu zentzu berezi bat: lagundu al dezakete teknologia berriek hizkuntza gutxituen garapenean? Nik ez dut zalantzarik: bai.
Horren adibide moduan beste proiektu bat jarriko dut: Berbagune, hizkuntza gutxituen behatokia. Berbagune, epe laburrean Interneten (www.berbagune.org) eskura izango duzuen ikerketa-proiektu baten emaitza da. Elhuyar Fundazioak eta GAIAk zuzendu eta Elekak eta Elhuyar Aholkularitzak garatutako proiektu horren helburua da Interneten hizkuntza gutxituek duten presentzia aztertzea eta emaitza era grafikoan azaltzea.
Berbagune epe laburrean Interneten eskura izango da. |
BERBAGUNE Europako hizkuntza gutxituek Interneten duten presentzia arakatzeko behatokia da. Bertan, lehen urrats horretan definitu diren sei hizkuntzen inguruko datuak ezagutu ahal izango dira:
Hizkuntza gutxituek Interneten duten hedapen?mailari buruzko daturik ez da orain arte eskuratu, eta hori egitea ezinbestekoa da teknologia berrien aroan zein egoeratan gauden eta zer helburu garatu behar ditugun jakiteko. Hizkuntzen arteko datu?gurutzaketa ere interesgarria da, inguruko hizkuntza gutxituekiko hedapen?maila nolakoa den jakiteko (bai kopuruetan, bai zerbitzuetan, baita garatutako gaietan ere), bai eta geografikoki egokitzen zaien hizkuntza nagusiarekiko hedapen?maila nolakoa den jakiteko ere.
Berbagune behatokiaren bitartez, hizkuntza bakoitzak Interneten zer hedapen duen jakin ahal izango da: zenbat web orri dauden, zein gai lantzen diren, zein motatako web orria den (jakintzari ote dagokion, zerbitzuari egokitutakoak ote diren, etab.).
Datu horiek uneko egoera aztertuta arakatu ahal izango dira, baina joeren datuak ere lortu ahal izango dira.
Hizkuntza bakarrari buruzko datuez gain, beste hizkuntzekiko alderaketei buruzkoak ere lortu ahal izango dira.
Behatokiaren azken helburua izango da datuen gainean estrategia telematikoak definitzea eta garatzea: garapen?mailaren arabera, helburu jakinak definitu ahal izango dira hizkuntza horien presentzia garatzeko, indartzeko eta zabaltzeko Interneten.
Lehen urrats horretan, euskararekin batera dauden hizkuntza nagusiak eta horiekin batera dauden hizkuntza gutxitu batzuk hautatu dira. Garapen?maila nolakoa den jakiterakoan (eta, beraz, zenbaterainoko garapen?maila behar duen definitzerakoan), inguruko hizkuntzen egoera ezagutu nahi izan da.
Edonola ere, behatokiak beste hizkuntza gutxitu batzuei buruzko datuak ezagutzeko erreminta izan nahi du, datozen hilabete eta urteetan, teknologia berrien esparruan hizkuntzak lortzen ari diren garapen?maila ezagutu ahal izateko eta politika teknologiko zehatzak definitzeko.
Azken ondorioak
Bi galdera egin ditut artikulu honen hasieran, eta biak guztiz desberdinak zirela esan arren, garbi dago bien erantzuna bat datorrela: Teknologia berriek hizkuntza gutxituak behar dituzte beren eremua zabaltzeko, aurrera egiteko eta gure eguneroko bizitzan guztiz barneratzeko. Baina teknologia berriak ez dira hizkuntza gutxituen etsai, horien beharretarako erabili behar ditugulako. Horregatik, hizkuntza gutxituek teknologia berriak behar dituzte aurrera egin nahi badute. Ez daukate, beraz, bata besterik gabe aurrera egiterik. Etorkizuna teknologiek adieraziko dute, baina gure hizkuntzan.
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français
Aurreko Aleetan |