Ni ere apur bat euskalduna naizEscuchar artículo - Artikulua entzun

Elça Martins Clemente de Brito, Filologia Hispanikan lizentziatua eta Eusko Ikaskuntzako kide
Itzulpena: Arantxa Ugartetxea Arrieta
Español
Português

Cacereseko herri txiki batetan jaioa naiz, eta nire gurasoak portugaldarrak izanik, nik urtebete eta bost hilabete bete nituenean Brasilera etorri ziren, atzerritar gisara. Inoiz ez nuen pentsatuko, pixka bat portugaldarra, espainiarra eta brasildarra izanik, egun, apur bat euskalduna sentituko nintzenik. Nigan herri guzti horien ezaugarriren bat daramat. Askotan ez dakit esaten zer naizen. Hau horrela izanik, nire formazioan aniztasuna esperimentatu dut eta aniztasun honek giza sentsibilitatea era nabarmenean gehitu dit.

Zergatik “apur bat euskalduna” naizen adierazi nahi nuke. Nire gurasoak 19 urte Brasilen igaro ondoren 1974an, Espainiara itzuli nahi izan zuten, hemen bizi zirenez nire amaren familiako gehiengoak; orduan nire ahizpa Izilda eta nik dena utzita: ikasketak, lana, eta lagunartea; erabaki genuen Espainiara joatea. Zehazki Bilbo izan zen aukeratutako hiria, familiako batzuk han bizi zirelako eta gaur arte jarraitzen dute. Ahantzi ezinezko esperientzia izan zen hura, nire bizitzako bolara zoriontsuenetako bat hain zuzen. Ongi gogoratzen dut nire lehenengo eguna Bilbon: gazte talde bat zegoen euskal jantziekin eta jatorrizko instrumentu musikalekin; ¡zein ederra!, ¡ezberdina!. Ez nuen oraindik ezagutzen euskaldunen historia. Bilbon igarotako denboraldian, ezagutu nuen pixka bat herri horren historia berezia eta gaur arte liluraturik nauka. Nire familia jatorra, lagunak, irakasleak eta beste zenbaitek, eragin baikorra eduki zuten nire bizi modu pertsonalean. Euskadi, euskara, zorionak, agur, eta ikurrina... hitzak, nire bizitza eta nire nortasunaren parte bat bihurtu ziren.

Argazkia
Izilda eta Orivalen etxean. São Paulo, Brasil. (Elça: lehenengo lerroan lehena, eskubitik ezkerrera. Izilda: bigarren lerroan lehena, ezkerretik eskubira).

Banekien inoiz ez nintzela izango lehengoa. Une hartatik aurrerantz apur bat euskalduna naiz baita ere. Gauza garrantzitsuak gertatu ziren Bilbon eta nire bizitza aldatu egin zen. Han esperimentatu nuen baita ere, beste zenbait gauzen artean, nire sorrera espirituala Kristautasun berri baten ildoan. Eraldaketa bat izan zen, bizia bera errealitate berri batez onarturik. Ez zen erlijio aldaketa bat izan, bizitza eta dagozkien balorapenen aldaketa baizik. Jaungoikoarekin nituen harremanak Kristoren bitartez, konnotazio ezberdinez jantzi ziren. Bilbo eta bere inguru ederrak, zenbait leku polit, baserriak, zintzilikatutako zubia eta jende berezi hark, hiri erakargarri bat aurkezten zuen nire aurrean, gaur arte lotura eder hau sentitzen dudalarik. Leku geografiko eta kultural horretan kokatzen naizenean, horko zati bat naizela somatzen dut, nire burmuinean zentzazio guzti horiek bizirik jarraitzen dutenez. Eta hauei loturik Euskarak ekartzen dizkidanak bereziki. “Euskal” errealitatea bere zentzazio eta oharpen guztiekin, esperientzi interpetsonala bihurtu zen, errealitatearen oharpen gizatiarra eraldatzen zihoalarik.

Brasiletik irteteak, ezagutzen genuena uztea suposatzen zuen, gauza zehatzak, finkoak, nire nortasunaren parte egiten zuten espazio geográfiko eta kulturaletik urruntzea hain zuzen. Beste leku batetan bizitzeak nire izaera eta jokaerak eztabaidatzen zituen, bide gizatiar eta sentikorrak zeharkaturik. Paisaia fisiko eta pertsonal pilo baten hutsunea sentitzen nuen, erronka berri baten aurrean aurkitu nintzen. Gaztaroan gertatu zen. Berrikuntzaren bila nenbilen, izateko eta sentitzeko era berrien bila. Euskal Herria ezagutzeak hau dena bideratu zuen, azken batean samurtasun berriak nire izate pertsonala, gaur arte, elikatzen dutelarik.

Milurteko eta berezia den euskal kulturarekin harremanetan jartzeak, mundu sakratuaren barruan kokatu ninduen, bestearen espazioan, dituen misterio eta magiarekin harremanetan, mundua ikusteko, sentitzeko eta pentsatzeko era gizatiar desberdin baten aurrean. Kultura baten barruan ukiezina niretzako, besteari dagokiona da batez ere, bere historia, izaera, sentitzeko eta adierazteko dituen erak. Herri eta nazio bezala dituen ezaugarriak, bere singulartasuna. Nik Euskadin esperimentatu nuen, eta gero Brasilen ezagutu ditudan euskaldun bereziekin: euskal magia, duten Euskal Herriari buruzko balorapena eta nola dakiten defendatzen herri bezala dituzten eskubideak mundu guztiaren aurrean, egun hain zaila gertatzen den gutxiengoen defentsa hori, jakinda gutxiengoak isilduak gertatzen direla gehienetan. Hizkuntza eta kultura kuraiaz defendatzen mendeetan zehar dakitela ikusten dut, azken urteetan hau gauza zailenetako bat izanik. “Gogoratzen duguna edo nahi duguna, bagara”, nire gogorapenak oso baikorrak dira, eta joandako denbora hauek gogorazterakoan egun kokatzen naiz era anitz batetan sentiturik. Nire ekosistema barruan “euskaldun izateak” badu bere lekua.

Argazkia
Elça Martins Clemente de Brito (horiz jantzita). São Paulo, Brasil.

Valverde del Fresnon (Caceres) jaio nintzen; São Paulon (Brasil) bizitu naiz beti, baina Bilbo amets polit eta zoragarri bat da niretzat. Ez nintzateke naizena izango euskal sena gabe: identitatea, ezaugarri nabarmen horiek gabe –sendoak eta iraunkorrak-, tradizio eta historiaren jarraitzaileak, eta aniztasun barruan esentziaren batasuna adierazten dutenak. Horregatik ni ere bultzatuta sentitu naiz nire sustraiak aurkitzera. Euskal Herrian abegikortasuna sentitutakoa naiz. Herri honek, Gernikako bonbardaketa ondoren, munduaren aurrean kokatzen jakin du, sentsibilitatea, samurtasuna eta emozioa agertuz. Bizitzeko era berri bat somatzen dut. Ez naiz nintzena, orain “apur bat euskalduna naiz”. Nitaz irakurketa bat egitea euskal ikuspuntutik abiatuta, emozio, zentzazio eta auto ezagueraren iturrietatik edatea da.

Beste hizkuntza bat hitz egitea, besteak, hau da, hizkuntza hori erabiltzen duenak, nola ikusten eta sentitzen duen mundua, ikusi eta sentitzea da neurri batean. Horregatik Euskara ezagutzea, fonemak entzutea eta hitz batzuek jakiteak, ikuspegi berriak nitaz ekarri dizkit, nire barruan sentsibilitate bereziak sorturik. Euskadiko espazio geografikoan bizitzeak, zentzazio berriak sentiarazi dizkit, emozio mundua zabalduz. Hau da nigan bizi den euskaltasuna.

Beste kultura bat ezagutzeak, portaeraren aldaketa suposatzen du, eta hein berean bestearen sentsibilitatea eta singulartasuna nireganatzea “bestea” den bezalakoa denean. Singulartasun pertsonaletik herri singulartasunera iraganaz. Elkar bizikidetzan bizitzeak, espazio interkulturaletan, garenok izanaz baldintza eta besteen menpe egon gabe, singulartasunak duen indarra agertzen delarik, ezberdintasunaz oharturik eta egoera eztabaidagarriak ikasketa zuzena bezala biziz, “ekosistema” baten barruan bizi ahal dugula esperimentatzea da, giza sentsibilitatea samurtasunaren bidez dastaturik, tolerantziaren espazioak sortuz.

Argazkia
Arantxa Ugartetxea eta Jose Ramón Zubizarretaren etxean. Donostia. Elça Martins, Otilio bere senarra eta Jônatas semea.

Bilbora 1996an itzuli nintzen berriro. Orain nire seme Jônatas et Otilio nire senarrarekin. Poztasun handia sentitu nuen nire seme eta gisonari nire historiaren espazioa erakusterakoan. Nire hirian sentitu nintzen. Etxekotasuna somatzen nuen, kale, plaza eta zenbait lekutan, 1974an zeharkatutako lekuak ziren bainan bizirik irauten zuten nire bihotzean. Donostia ezagutzeko aukera eduki genuen, hiri zoragarria, eta gainera hemen bizi ziren guren lagun maiteak. Aipatu nahi nituzke: José Ramón Zubizarreta Oteiza eta bere emaztea Arantxa. Berak, Joxerramonek, omenaldia merezi du Brasilen egindakoagatik, joan zen gure ondotik, baina izaera erakargarri hura geure artean dabil. Gauza asko eta ahantzi ezinak egin zituen São Paulon, zer den euskaltasuna agertzearren. Bere euskal nortasun kulturaletik ikasi zuen brasildar kulturaren eremuan ongi kokatzen, identitate berriari abegikortasunez ateak irekiz. Arantxak berriz gure artean jarraitzen du eta bi lurralde hauen arteko zubia bihurtu zaigu. Gure eskerrik beroenak beraientzat eta hein berean nirea ere sentitzen dudan herri berezi horretako partaide eta biztanle zaretenei bereziki.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

KOSMOPOLITA
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/03/05-12