Xabier
Ezeizabarrena, Basque Visiting Fellow, St. Antony’s
Español
English
Hilary term, week 12
Beste noizbait aipatu bezala, Oxford Unibertsitatea toki guztietan aurki dezakegu, eta aldi berean inon ez. Eraikuntzak, liburutegi , jantoki eta bestelako eraikinak hiri guztitik zehar sakabanaturik daude, baita pentsa ezineko tokietan ere, hala nola Ashmolean Museum-a, "Oxfordeko Nafarroa Txikia" bezala ezaguna den Beaumont street-ean aurki dezakeguna. Antolakuntza berezi honen jatorria College-n arteko hartu-emanak arautzen dituen konfederazio sisteman aurki dezakegu, dagoeneko askok eta askok "Kongregazio" bezala ezagutzen dutelarik.
Gaur egun, Kongregazioa 31 College, graduatu-ondorengoentzako 8 College eta amankomunean dituzten beste hainbat erakundez osaturik dago. Zuzenbidezko College izateko ezinbestekoa da Gutun edo Errege-bermea lortzea; honek kongregazioan sartu nahi duen College-aren ibilbide akademikoa baieztatzen du.
Politika ez zaio kontu guzti hauei arrotz izan, eta oraindik ere ezagutzear ditudan kontu eta mito ugari daude Oxforden. Horien artean nagusitzen da Balliolen ezkerreko tradizioak, eta beste aldean Orielko izugarrizko eskuinezko ohiturak eta pentsamendua. Lehengokoari buruz oraindik ezin dut benetan hitzegin, baina bigarrengokoari buruz, atzoko mezan eta high table egon eta gero, nahikoa dut benetan jakiteko nondik dihoaz beraien proposamen nagusienak.
Hilary term, week 13
Graham Greene eta Balliol College
Balliot College-eko liburutegi zaharra ikusgarria da benetan, izan ere, 1276 urteko eskuizkribu originalak aurki ditzakegu bertan. Balliol-ek izan dituen ikasle ospetsuenetarikoen artean Graham Greene dute askok gogoan, nola 20.hamarkadan College-ean azaldu bezain laster Unibertsitateko Partidu Komunistako kide bilakatu zen. Garaiko kronikek diotenez, Greene, olerkaria izateaz gain, tabernazale amorratua ere bazen eta zor ugari utzi zituen hiriko tabernarik hoberenetan. Diotenez, parrandan irtendako egun horietako batetan, Balliol-eko XII. eskaileratik gorantz logelara zihoala, noizbait, kideren baten laguntza jaso behar izan zuen College-eko patioa zeharkatu eta bertako Dekano, eta aldi berean Greenen tutore, zenarekin zuen elkarrizketara mozkor-mozkor heltzeko.
Ikasten zebilela, gutun ugari jasotzen zituen idatzitako artikuluei buruz, eta horietako gutun-harreman batek ezkontz-aldarera eraman zuen zuzenean; miresle inuzenteak aldiz, ezin eduki zezakeen idazlearen bitxikeria hauen berri, horien artean, Elsfield inguruko basoetan errusiar erruletara jolasten ibiltzekoa.
Hilary term, week 14
Taylorianean
Dodgson. |
Hilary Term izenekoan, Taylorian Institutionean egoteko aukera izan dut eta bertan gogoratu dut Dogson mitikoa baita bere euskal lan emankorrari buruz Oxford-eko Public Oratorak 1907an emandako hitzaldia ere, eta, nola ez, gure hizkuntzaren inguruan bota zituen hainbat aipamen harrigarri ere. Aipu horiek berriki jasoak izan dira Iruñeko prentsa onerako (Diario de Noticias, 2004-2-6). Guzti hori "Euskal Eskubide Historiko, Hizkuntza eta Nortasunari" buruzko hitzaldian gertatu zen, nahiz eta Dogson bera eta bere aipuak izan ziren protagonista, arrazoi osoz gainera. Aipatzekoa da Dogson-ek linguae navarrorumaren musikaltasunaz duen oroitzapena:
"... los labios vascos se mueven a través de una corriente eléctrica... misterio... que cada palabra pueda contar su historia... ez ikusi, ez ikasi: itsasoak adarrik ez... el euskara es una maroma profunda y fornida con sus cien oscuras ramas succionando el recuerdo..."
Beste era batekoak, baina aurrekoa bezain errepikakorra, izan dira Dogsonek Resurrección María de Azkue handiarekin izan dituen eztabaidak. Euskaltzale ingeles honek, bere izaera mingotsarekin, liburu baten bazterrean honako epitafio ezagun hau idatzi zion: "Heuskararen askena izango da Askuena".
PD: Honekin batera joten da Maiatzaren 20ean antolatu duen Hitzaldien saioak, "Sub-State entities & co-sovereignty within the EU".
Hilary term, week 15
"Prestige"a Corpus Christin
Hilary term garaian, Zuzenbide Fakultateak ingurumen zuzenbideari buruzko hitzaldiak antolatu ditu. Horien artean, eta euren gonbidapenari esker, bertaratu naiz "Prestige" gaiari buruz hitzaldia ematera, eta benetan lortu dugu gaiari buruzko desadostasunak Fraenkel gela barruan agertaraztea. Egia esan, pentsatu baino askoz jende gehiago gerturatu da, horien artean, Sir Vaughan Lowe, Oxfordeko Nazioarteko Zuzenbide Katedradun famatua. Bere hitzek desadostasun osoa agertu zuten nire iritziak aztertu eta gero, bereziki Estatuen sobirotasunari buruz, eta halako istripu batean tresna erabilgarriak martxan jartzeko ezintasun lotuari buruz. Azken finean ez da hainbesterako izan, nahiz eta nire tesiak ez duen lortu katedraren oniritzia. Edozein kasutan, untziak urazpian jarraitzen du urtebete eta erdi geroago...
Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano
À portée de main
Communication basique en euskara-français
Aurreko Aleetan |