Québec-eko Euskal Astea 2004 !Escuchar artículo - Artikulua entzun

Maitane Arizti, Naroa Azurmendi, Adur Basurko Pérez de Arenaza, Etor Garat, Xabier Harlouchet, Haritz Mazizior, Urko Rodriguez, Michel Usereau
Traduction au français

Hasiera batean… Euskara Ikastaldiak sortu eta sendotu ziren :

Euskaldunak (www.euskaldunakquebec.com), Québec-eko euskaldunen elkarteak duela 2 urte antolatzen du euskara ikastaldi bat. Urtero, iraletik maiatza arte ia ostiralero 20 bat ikasle elgarretaratzen dira euskara ezagutzeko, ikasteko eta erabiltzeko ! Euskara ikasgaiak, Euskal Herriko beste metodo batzuz inspiratzen badira ere Québec-tar ikaslegoari egokituak dira. Egokitze lan hori Michel Usereau, Québec-tar gazteak du egiten. Harek, euskara Québec-en bakarrik ikasi ondoren, Euskal Herrian sakondu du.

Argazkia
2003-2004ko euskara klaseko besta.

2002ko otsailaz geroztik, astean behin, euskara irakasleen bilkura antolatua da. Horrela, euskara irakasleek, gehienak Euskal Herritik etortzen diren euskal ikasleak dira, Michel-ek preparatutako ikasgaiak saiatzen dituzte !

Ostiraleko Euskara Ikastaldiek bi ordu irauten dute, gaueko 7etarik 9ak arte:

Lehen urtearen bukaeran, ikusiz gero eta gehiago jende agertzen zela euskara Ikastaldietara, parte hartzaileek pentsatu zuten Euskara eta Euskal Kultura… eta azken finean Euskal Herria, publiko zabalago bati aurkeztea ideia ona izanen zela ! Beste molde batez erraiteko 20-30 pertsonen artean egiten ziren elgarretaratzeak, eta ikastaldi bukaeretako festak, zergatik ez jende askoz gehiagorekin partekatu !? Erakusketa gune bat erabiliz bisitariei euskararen aurkezpenaren bidez Euskal Herriaren ezagutza egiteko medioak eskaintzen ahalko ziren. Ez duela belaunaldi bateko herria edo eta informazio iturri nagusiek mundu osoan aurkezten dutena. Baizik eta orain aurrera doan herri bizia !

Ondorioz… Québec-eko Euskal Astea 2003 sortu zen :

Helburuak eta Medioak :

Euskal Herriak mila aurpegi dituenez, eta kanpora batzuetan haietako gutxi erakutsiak direnez, ahal bezain bat informazio eskaintzea izan da helburua. Elkartaren ahalak urriak direnez, irudimenaren erabiltzea izan da desafiorik haundiena Euskal Herriari buruz orokorreko begirada bat emaitea lortzeko ! Horrela bertsolariak, dantzariak, antropologo eta hizkuntzalariaren azalpenak eta beste askorenak entzun dituzte parte hartzaileek ; geografia, hizkuntza, mendia, musika, historia, industriari buruz irakurri edo entzun dute 20 bat oholen bidez. Norberak bere interes zentroen arabera aurkitu du euskara eta Euskal Herriari buruz informazioa.

Argazkia
2003ko Euskal Astearen antolatzaileak.

Antolaketa :

Ainitz jendek beren trebetasunaren arabera parte hartu dute: bat medio informatikoez arduratu da ; beste batzu sukaldaritzaz, talde bat diruzaingoaz, etab... Lan izugarri handia eta ederra egin da. Batzuk txartelak saldu dituzte, beste batzuk abesbatzan parte hartu, eta talde batek oholak egin ditu. Antolakuntzaren giroa pesta giroaren parekoa izan da.... bikaina !

Ondorioak :

Euskal Elkarteko kide eta laguntzaile askok ikusi du ekitaldia, Euskal Herria ezagutzeko eta ezagutarazteko aukera ezin hobea dela.

Ekitaldi ezberdinez betetako arratsek liluratu dituzte antolatzaile eta ikusleak. Momentu hauetan sortzen den giroa oso alai, bizi eta dinamikoa da. Adibidez, bi ordutako tarte batean, txalaparta, hitzaldi eta bertsolariak entzunez gero, jendeek benetan sentitu dute Euskal Herrian aurkitzen den aniztasuna. Eta aniztasun hau jendeari gustatzen zaio !

Azkenik, Euskal Astea ikusi duten bisitari askok galdatu dute : “Zergatik ez dugu sekulan entzuten gauza horiei guztiei buruz?“. Eta horrek gogoa eman zuen antolatzaileei ondoko urteetan ekitaldia jarraitzea !

Argazkia
2003an izandako ekitaldi bat.

Euskal Aste baten Helburuak gaur egun :

2003ko Euskal Astearen arrakasta ikusi ondoren elkarteko kide eta laguntzaileek ondoko helburuak finkatu dituzte geroan eginen diren Euskal Asteentzat :

Azken berriak : Ongi Etorri Euskal Astea 2004-ra !

Bukatzeko, hara hemen aurtengo Euskal Asteko egitaraua !
Oharra : Euskal Astea 2004-aren egitaraua eta afitxa helbide hontan aurkitzen ahalko dituzue :
http://www.euskaldunakquebec.com/euskalastea_eus.htm

Argazkia
2004ko Euskal Astearen antolatzaileak.

Larunbata, apirilaren 3a : 12:00 – 20:00

Igandea, apirilaren 4a : 14:00 – 20:00

Astelehena, apirilaren 5a : 17:00 – 22:00

Asteartea, apirilaren 6a : 17:00 – 22:00

Asteazkena, apirilaren 7a : 17:00 – 22:00

Osteguna, apirilaren 8a : 17:00 – 22:00

Ostirala, apirilaren 9a : 17:00 – 22:00

Gaurdanik ongi etorria duzue !

Geroa :

Ea ba, munduan zehar diren beste Euskal Etxe eta elkarteen artean, Euskal Herriaren laguntzarekin, lortzen dugun gure herriaren aurkezteko formula gero eta hobeagoak lantzen eta erabiltzen.

Teknologia berriak erabiliz (internet, bideokonferentziak...) euskal etxeen arteko harremanak indartzen ahalko dira. Ber moduan, elkarlana bultzatuz, bakoitzaren lana denentzat erabilgarri izaiten ahalko da !

Segi dezagun beraz, 8. probintzia gisa, munduko eskualde bakotxetik Euskal Herria erakusten duten leihoak eraikitzen eta idekirik atxikitzen !

Euskaldunak-en site-an (www.euskaldunakquebec.com) ikusiko duzuen bezala lehioak bi munduren arteko komunikazioa egiten dute : Euskal Herria eta Québec-en artekoa.

Ez dugu dudarik beraz, Euskal Herriak ere irabaziko duela munduaren hobeki ezagutzeko beste molde bat !

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

KOSMOPOLITA
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/04/16-23