Ezagutzatik berrikuntzara: zentro teknologikoen zereginaEscuchar artículo - Artikulua entzun

Arantza ZUBIAURRE GOENA
Traducción al español

Euskadiren azken erronka ezagutzan oinarritutako ekonomia baten bilakatzea da, ohiko faktoreetan oinarritutako aldia gaindituz. Zabal onartua dago I+G+i-n egindako esfortzua izango dela garapen sostengarria ziurtatzeko oinarrizko zutabeetako bat. Eta zentzu honetan, herri honetako egitura zientifiko eta teknologikoko eragile desberdinei (unibertsitate eta zentro teknologikoei batik bat) dagokie trantsizio prozesu hori burutzea. Baina, ezagutzan oinarritutako ekonomiaren ideal hori egi bihur dadin, bigarren zutabe sendo bat ziurtatzea beharrezko izango da: ikertzaileen sormena produktu berritzaileetan bilakatuko duten enpresak izatea.

Egia da, batzutan enpresa berak duela barnean ezagutza sortzeko ahalmena, baina era berean nola uka barne baliabideak sarritan motel azaltzen direla eta inguruko teknologia hornitzaileen zerbitzuak aukera izan daitezkeela. Enpresaren tamaina eta I+G-ko iharduerari ekiteko joeraren loturen ebidentzia erakusten da 1 TAULAN eta bertan enpresa txikien barnean ikerketa teknologikoa modu sistematiko batean aurrera eramateko dauden zailtasunak agerian geratzen dira.

1.go TAULA. I+G iharduerak ETA enpresa tamaina
Iturria: EUSTAT

I+Gko iharduerak ezagutza berria sortzeko oinarrizko iharduerak izanik has gaitezen Euskal Berrikuntza Sistema eta Estatuko Sisteman I+G sektore eragileen datu orokorrak aztertuz –ikus 2 TAULA-. Estatistika erakundeen datuen abian bat-batean ondorioztatu daiteke euskal enpresak duen indarra gastu guztien %79 exekutatzen dutenez, Espainian, berriz %52 bataz bestekoa besterik ez delarik.

Baina, ezin alde batera utzi nazioarteko datu bildumarako dauden arauak jarraituz “Ceit”, “ESI”, “Gaiker”, “Ikerlan”, “Inasmet”, “Labein”, “Robotiker” eta “Tekniker” esate baterako, enpresa sektore barnean sailkatuta daudela eta aipatu berri ditugun zortzi zentro teknologiko horien gain dagoela gastu guztien %17a. Hau kontuan izanda nola uka funtsezko egitura zientifiko eta teknologiko hauen zer esana Berrikuntza Sisteman.

2. TAULA: I+Gko gastuak, sektore eragileen arabera
Iturriak: EUSTAT eta INE

Zentro teknologikoen aparteko protagonismoa efektiboa izango da ezagutza sortzaile hauen eta ezagutzarekin produktu berriak lortuko dituzten enpresa berritzaileen artean erlazio integratu bat ematen bada. Hau da, teknologia transferentzia prozesuen ondorioz enpresetan berrikuntzarako gaitasuna garatzen bada.

Helburu honi jarraituz, tamainaren menpekotasuna gutxietsi gabe baina zenbait urrunago heldu nahian enpresen estrategien eragina jasoko dugu. Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin 1995 urtean, eta beraz planifikazio teknologikoa –PET- martxan zegoelarik; Buesa, Navarro eta Zubiaurre ikerlariek 177 enpresa berritzaileen artean bildutako datuak ustiatuz honako sei ereduak bereizi zituzten:

Zentro teknologiko eta enpresa arteko teknologia transferentzia prozesuen analisia eskaera aldetik hasiko dugu. Horrela, zehaztu berriak ditugun estrategia berritzaile ezberdinen portzentaia erlatiboak alderatu ondoren enpresa handiak eta errotiko berrikuntzako estrategiadun enpresa ertain eta txikiak bezero anitzenak direla ikusten da, beste estrategiadun enpresetan zerbitzuen eskaria askoz txikiagoa, beti modu erlatiboan, sumatzen delarik. Beraz, lehen iragazki hau pasa ondoren enpresek emandako iritziak laburbilduz ondoko hau komentatu nahi genuke:

a) Eredu bakoitzak iritzi ezberdina duela ordaindutako prezioei buruz, eta aipagarria dela enpresa txikiak direla prezio oztopo handienei aurre egin beharrekoak.

b) Baina enpresa txiki hauek, oztopo hauek gainditzea lortu ondoren teknologia ustiatzeko gai direla ematen du.

c) Eta azkenik, enpresa txikidun bi ereduetan lehiakortasun gehikuntza indartsuak antzematen direla, handien gainetik. Bestalde, gehikuntzazko berrikuntzara bideratutako ereduak hobekuntza nabaria dutela aipatu beharra dago, agian arrisku txikiago eta proiektu definituagoetara jotzen dutelako.

3. TAULA: Kooperaziorako oztopo, emaitza teknologiko eta ondorioen balorapena (Balorazio adierazlea berrikuntza ereduaren arabera)*.
Iturria: ESTE-Eusko Ikaskuntza inkesta
*100 guztiz ados, 0 erabat ez ados.

Jadanik hamar urte pasa ondoren iritzi hauek jaso zirenetik ahaztu ezina da kooperazio harremanak enpresek barnean duten ezagutzaren menpe daudela, eta ezagutza handiagoekin lehiarako ahalmenean aurrerakada nabarmenagoa lortu daitekeela, adibidez produktuaren errotiko berrikuntzara bideratutako enpresa txikietan ikus daitekeen bezala.

Gerora begira, zentro teknologikoek eskaera zabalago batera iristeaz gain, arrakastatsu sortzen ari diren teknologia berrien ikerkuntzan erreferentzia bilakatzera jo beharko dute. Ahalegin horietan zalantzarik gabeko erronka unibertsitatearekin elkarkidetzan sare integratu eta bikain bat eratzea da.

GAIAK
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/10/01-08