BATASUN
ETA ZATIKETEN ARTEAN
Egilea: Martin Ugalde
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 264
ISBN: 84-7529-760-9
Ezaugarriak: Izenburuak dioen bezala, Batasun
eta zatiketen artean mugitu izan da Martin Ugalde, eta horren lekuko
da kazetaritzazko euskal lanen antologia hau.
Martin Ugalde Andoainen jaio zen 1921ean. Gudari ez baina gudari-seme gisa
sufritu zuen gerran: erbestean batetik bestera, herrira itzulitakoan zigorturik...
Azkenik, familia batuko bazen, Venezuelara joan zen amarekin 1947an. Han hasi
zen Ugalde idazten, bai kazetari lanak bai ipuin-liburuak, erdaraz. Prestigio
handiko idazlea zen, aldizkari bateko zuzendari eta sari garrantzitsuen irabazle.
Hala ere, euskaraz idazteari ekin zion hurrena, landu gabeko eta ohitu gabeko
hizkuntzan.
ITZULERA
BATEN HISTORIA
Egilea: Martin Ugalde
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 204
ISBN: 84-7529-896-6
Ezaugarriak: Exilioak badu alderdi epiko bat, bere
gogorrean ere erbestea hornitzen duena. Baina baditu beste mila alderdi triste
ere: eguneroko bizitza zailtzen dizuna, familiak sakabanatu eta zatitzen dituena,
seme-alabak ez hemengo ez hango errorik gabe uzten dituena… Horiek guztiak
agertzen dizkigu Martin Ugaldek eleberri hunkigarri honetan.
Itzulera baten historia ez da ordea datu bilketa, ez da historia huts, fikzioa
baizik, literatur sen aparta erakutsi duen egilearen istorio asmatua. Bestalde,
Venezuelatik Euskal Herrira datorren neskatxa izuti eta sentibera honen bitartez,
Ugaldek gizakia eta beronen bizi-taupadak jartzen dizkigu gailen, indar guztiez,
edozein tesiren gainetik.
HABLANDO
CON CHILLIDA (VIDA Y OBRA)
Egilea: Martin Ugalde
Argitaletxea: Txertoa
Orrialde kopurua: 180
ISBN: 84-7148-375-0
Ezaugarriak: El objetivo de esta publicación
es el intento de presentar a Eduardo Chillida, el hombre, y a Chillida el
escultor, en toda su dimension humana y artística, mediante un contrapunto
dialogado que tiene la actualidad y la frescura de una conversación
larga y abierta a toda interpretación.
Abarca desde sus recuerdos de infancia a un tiempo de gran creación
y proyección universal del artista.
PEDROTXO
Egilea: Martin Ugalde
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 204
ISBN: 84-7917-561-3
Ezaugarriak: Gerra inorentzat gozoa ez bada, gerra
ondoko garaia bereziki gogorra izaten da galtzaileentzat. Sufrimendu hori
zer den bere larruan probatua duen Martin Ugaldek nobela hunkigarri bat idatzi
digu, frankismopeko zapalketa zitala jasandako familia baten gainean.
MOHAMED
ETA PARROKO GORRIA
Egilea: Martin Ugalde
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 120
ISBN: 84-8331-697-8
Ezaugarriak: Sentimenduz eta gizatasunez gainezka
egiten duen istorioa, hunkigarri bezain gogoeta-pizgarria. Gazte marokoar
bat da Mohamed, umezurtza eta koitadu samarra, Errepublika garaian Bilbora
iristen dena, militarren kuartelak hornitzeko txerrikortan lan egitera. Eta
horra non lehertzen den gerra, herri baten askatasuna zanpatu eta jende xehearen
ametsak zapuztuko dituena. Mohamedek ez daki ezer politikaz: txerriak gobernatzen
besterik ez daki, eta inguruko guztien aginduak zintzo betetzen: emaztearen
esanak, militarren ordenak, don Eugenio erretorearen edo Begoñaren
aholkuak... Guztiz noraezean sentitzen da Mohamed gaixoa, historiaren zurrunbiloak
batera eta bestera erabilia, baina indar ezkutu horien aurka bere barrengo
justizi senaz erantzungo du, gizaki babesgabeenari ere duintasun osoa zor
zaiola frogatuz.
Erretiradako
trena
Egilea: Martin Ugalde
Argitaletxea: Erein
Orrialde kopurua: 197
ISBN: 84-7568-737-7
Ezaugarriak: Martin Ugaldek hamalau urte zituela
lehertu zen gerratea. Esperientzia horrek, gerrate urteak utzitako arrastoak,
berebiziko garrantzia du ipuinlariaren imajinarioan. Esperientzia hori du
kontagai Hiltzaileak ipuin liburuko “Gizerailtza” narrazioak,
eta beste hainbeste honako Erretiradako trena izenekoak. Horra nola aurkeztu
digun A. Lertxundik Ugalderen ipuin autobiografiko hori: “Bilbo erortzeko
hartan, berriro ihesari eman, eta Santanderrera jo zuten amak eta Martinek,
ordurako aita gerrara itzulia baitzen. Santanderreko portuan noiz untziratuko
zain egon eta gero, New Castle itsasuntzia hartu, eta Frantziara pasatu ziren
ama-semeak. Untziratu aurretik, ordea, bi eskutitz jaso zituzten batera samartsu:
anaiarena zen bata, Errusiatik; aitaren berri ematen zuen bigarrenak, Euskadiko
Gobernutik igorriak... Sakabanaturik zeuden senideak, harria botatzen zaion
haritz abartsuko txoriak izuturik hegabanatzen diren bezala”.
Aurreko Aleetan |